Ekintzaz beteriko azken festa eguna Iruñean, jaiei agur esan aurretik
Iruindarrek azken festa eguna dute gaur, ospakizunez betetako egunen ostean. Sanferminei agur esan aurretik baina, badira galdu ezinezko hitzorduak, Sanferminetako Zortzigarrena, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren agurra edo Gaixoa Ni.
Alemaniako Pyrogenie Feuerwerk GmbH pirotekniak botako duen Tim Hannigen "Seasons in fire" ("Urtaroak sutan") su-bilduma amaitzearekin batera hasiko da Sanferminetako azken ekitaldi ofiziala: Gaixoa ni, Udaletxe plazan.
Gauerdian hiria kandelaz beteko da eta, zapiak lepotik kenduta, "Gaixoa ni" abestuko dute. Zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1-en eta eitb.eus-en, 23:35etik aurrera.
Gauerdian, Cristina Ibarrola alkateak Sanferminen amaiera iragarriko du udaletxeko lehen solairuko balkoitik, eta datorren urtean jaietan parte hartzera gonbidatuko ditu hiritarrak; izan ere, "Gutxiago falta da". Kantuz eta azken trakarekin itxiko dituzte 2023ko Sanferminak.
Lehen balantze "oso ona"
Cristina Ibarrola Iruñeko alkateak, ostiral honetan amaituko diren jaien behin betiko balantzearen zain, esan du Sanferminak "oso ondo", "normaltasunez" eta "alaitasunez" igaro direla.
"Normaltasuna" eta gertakari aipagarririk eza azpimarratu ditu, eta, horren ostean, eskerrak eman dizkie festak ondo joan zitezen lanean jardun duten guztiei, hala nola garbiketako langileei, osasun-langileei eta konpartsako kideei, "eta denok ondo pasa eta jaiaz gozatu ahal izateko gogor lan egiten duen hainbat eta hainbat jenderi" bai eta "guztiok babestuta eta seguru egoteko funtsezko lana egiten duen Poliziari ere".
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarriko dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Hondartzan eta inguruan dauden gainerako pertsonak modu mailakatuan birkokatuko dituzte datozen egunetan.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.
Melanomaren aurkako lehen txertoak 3. fasea gainditu du eskala handiko saiakuntza kliniko batean
Moderna eta Merck farmazia-enpresek RNA mezularia daraman txerto pertsonalizatu horrek immunoterapia-tratamenduarekin batera emanda izan duen arrakastaren berri eman dute. Burtsetan gorakada nabarmena izan dute bi enpresen akzioek.
Erasoen aurkako dispositiboa aktibatuko dute Bilbon larunbatean Aste Nagusirako
Udalak eta Bilboko Konpartsek, batera, eraso matxistentzako protokolo espezifikoa berritu dute.
Granada lurrikara-multzo batean murgilduta dago abuztuaren 14tik
Granadak lo egin ezinean igaro du beste gau bat, erreplikak zenbatuz, atzo probintzia astindu zuen 4,8 graduko lurrikararen ostean. Adituek baieztatu dutenez, bai probintzia eta bai metropoli-eremua abuztuaren 14tik daude multzo sismiko batean bete-betean sartuta: antzeko potentzia duten lurrazaleko lurrikaren segida bat, asteak edo hilabeteak iraun ditzakeena.