ARABA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen Ertzaintzaren agente batzuk jotzea eta iraintzea egotzita

Gertakariak atzo jazo ziren, ertzainak lurrean etzanda zegoen gizon bat artatzera joan zirenean. Gizona agenteei oldartu zitzaien, baita berarekin zegoen lagun talde bat ere. Bi erasotzaile identifikatu eta atxilotu dituzte. ErNEk "eraso basatia" salatu eta auzian pertsonatuko dela iragarri du.

Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Gasteizen Herritarren Babeserako patruila bateko agenteei eraso egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez. 

Iturrion arabera, gertakariak atzo arratsaldean jazo ziren Arabako hiriburuan. Bi agentek lurrean etzanda zegoen gizonezko bat ikusi zuten, eta arazoak zituelakoan laguntzera joan zirenean, gizasemea ertzainei oldartu zitzaien. Agintaritzaren kontrako atentatua egotzita, atxilotu egin zuten. Era berean, inguruan ziren beste gizonezko batzuek ere ertzainen kontra egin zuten. Ia gehienek ihes egitea lortu zuten. 

Bi izan dira atxilotutakoak, hiru delitu egotzita (agintaritzaren kontrako atentatua, desobedientzia eta erresistentzia). Gainerako erasotzaileak identifikatu gabe ditu Ertzaintzak. 

ErNE auzian pertsonatuko da, akusazio partikular gisa

ErNE sindikatuak atzoko "eraso basatia" salatu du eta, jipoitutako lankideekin batera, auzian akusazio partikular gisa pertsonatuko dela iragarri. 

Ertzaintzaren sindikatuak ohar batean nabarmendu duenez, erasoa "istilu asko izan ohi diren gunean" gertatu zen, pertsona bat artatzera joandako bi agenteen kontra. 

"Segurtasun Sailari zein alderdiei dagozkien legezko neurriak zein operatiboak" hartzeko deia egin die ErNEk, eta hori gorabehera, auzian pertsonatuko dela esan du. 

Atxilotutakoak "berehala" kartzelara sartzeko eskatu du, "lehen neurri gisa". Zauritutako agenteei babesa helarazi die eta arin osatzeko opatu. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X