Gaur gauean emango diete hasiera Baionako bestei
Atzera kontaketa martxan da 2023ko Baionako bestei hasiera emateko. 22:00etan irtengo da Leon erregea Herriko Etxeko balkoira eta urteroko legez hiriko giltzak jendetzara bota ondotik, festa lehertuko da Lapurdiko hiriburuan igandera bitartean.
Goizean goizetik hasi dira, baina, lehen ekitaldiak. 09:00etan, esaterako, Errobi ibaian piragua lasterketa eta paddle jaitsiera egin dute. Gaur gauetik aurrera izango da zer ikusia eta entzuna Baionako karriketan.
Musika eskaintzari dagokionez, 22:30ean dantzaldia izango da Pick Up taldearen eskutik Errepublika plazan, Herriko Etxeko plazan berriz Hectagone taldea arituko da, eta Mugan eta Alarma Morea, berriz, Patxa plazan.
Baionara joatekoa den orok kontuan izan dezala greba egitekoak direla bertako autobus gidariak gaur goizean hasita, Txik Txak delako zerbitzu publikoko langileak, alegia, eta eragozpenak egon daitezkeela.
Joseba Erremundeguy Baionako hautetsiak Euskadi Irratian azaldu du grebaren arazoa lehenbailehen konpontzea espero dutela eta horretan ari direla. Dena dela, jaietara joan nahi duenak aurrez garraioari buruzko informazioa ondo begiratzeko deia luzatu du.
Bestalde, aurten ere Baionako bestetara doazen bisitariek sarrera ordaindu beharko dute. Sarreraren prezioa 12 eurokoa izango da, eta bildutako dirua segurtasun gastuak arintzeko erabiliko du Udalak, baita prebentzio neurriak bermatzeko ere.
Hautetsiak azaldu du guztia prest dagoela jaia lehertzeko, eta jai giroaz gozatzeko eta ondo pasatzeko deia egin du, baita egitarau kultural zabalari erreparatzeko gonbita egin ere.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.