Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona zauritu dira Cadreitan, horietako bat larri, bi ibilgailuk talka eginda

Tuterako Reina Sofia Ospitalera eraman dituzte 24 eta 61 urteko gizonak, pronostiko larriarekin eta erreserbatuarekin, hurrenez hurren.

Bi gizon zauritu dira asteazken honetan NA-660 errepidean, Cadreitan (Nafarroa), gidatzen ari ziren ibilgailuek talka eginda. Kolpearen ondorioz, errepidetik atera dira.

SOS Nafarroa 112 Zerbitzuko Larrialdiak Kudeatzeko Aretoak 06:41ean jaso du istripuaren berri, eta Azkoiengo parkeko suhiltzaileak, Valtierrako guardiako mediku taldea, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia medikalizatu bat eta Foruzaingoaren Tuterako polizia-etxeko bide-segurtasuneko patruilak bidali ditu gertakarien lekura.

Suhiltzaileek ibilgailuan harrapatuta zegoen gidarietako bat askatu ostean, larrialdietako zerbitzuek bi gizon eraman dituzte Tuterako Reina Sofia Ospitalera. Horietako bat (24 urtekoa) larri eraman dute, eta besteak (61 urtekoa) pronostiko erreserbatua du.

Bi ibilgailuek aurrez aurre egin dute talka, eta, ondoren, bidetik atera dira, NA-660 errepideko 17,5 kilometroan.

Larrialdietako zerbitzuak lanean ziren bitartean, errepidea itxita egon da 07:15etik 10:00etara, eta ordu horretan ireki dute berriro, zaurituak ospitalera eraman, istripuan nahasitako ibilgailuak erretiratu eta errepidea garbitu ondoren. Tarte hori itxita izan duten bitartean, Foruzaingoak NA-134 errepidetik bideratu du trafikoa.

Tuterako Foruzaingoaren polizia-etxeko argiketen brigadak bere gain hartu ditu ezbeharra argitzeko izapideak, Foru Gobernuak jakinarazi duenez.

Albiste gehiago gizartea

Esther Saavedra ELA sindikatua
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sindikatuek "propagandatzat" jo dute Osakidetzak Lehen Mailako Arretako 13 zentrotan psikologia zerbitzua eskainiko duela iragarri izana

ELA eta LAB sindikatuek ohartarazi dutenez, psikologo hauek "ez dute espezialitaterik, eta ezin izango dute tratamendurik diagnostikatu edo bideratu". Lehen Mailako Arretako osasun zentroetan psikologia zerbitzua ezarriko duen proiektu pilotua aurkeztu die Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Osakidetzako sindikatuei. Osasun Sailak iragarri duenez, helburua "anbulatorioetako arreta emozionalaren irisgarritasuna hobetzea" da.

Glaziarrak agurtzen
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EITBren "Glaziarrak agurtzen" lanak aitortza lortu du nazioarte mailan, Venice TV Awards sarietan

Nazioarteko telebista-programen berrikuntza eta bikaintasuna saritzen dituzte Veneziako Telebista golardoek, eta Cross Platform Programming atalean izendatu dute proiektua, EITBk eduki berritzaile eta hainbat euskarritan emititzearen alde egindako apustua aitortuta. Glaziarrak agurtzen PRIMERANen, Euskal Telebistan eta ORAINen estreinatu zen, guztietan egokitutako lengoaia eta formatuak erabilita.

Gehiago kargatu