Gueñesen EAEko mende honetako tenperaturarik altuena erregistratu da: 45,6 °C
Gueñesek (Bizkaia) erregistratu du tenperaturarik altuena asteazkeneko muturreko beroaldian, baita XXI. mende osokoa ere Euskalmeten estazioen erregistroan. Euskal Autonomia Erkidego osoa alarma gorrian egon da hiru orduz.
Sodupe-Kadaguako estazio meteorologikoan, Gueñesen, Enkarterrietan, 45,6 gradura iritsi da termometroa 17:00ak pasata.
Merkurioa oso gertu egon da Laudion, Arabako iparraldean. Gardeako estazioan, 44,3 gradu erregistratu dira 16:30ean.
Gipuzkoako mendebaldean erregistratu da lurralde horretako maximoa. 42 gradu izan dira 16:40an, Arrasateko estazioan.
Hiriburuetako egoera ere itogarria izan da. Erregistrorik beroena Zorrotzako estazioan neurtu dute, Bilbon, Aste Nagusia ospatzen ari diren bitartean: 42,4 gradu 17:00etan. Gasteizen egoera apur bat hobea izan da: 38,7 graduko maximoa. Gipuzkoako ekialdeko kostaldean goxoago ibili dira, eta Donostiako maximoa 36,7 graduan geratu da.
Alarma gorria alerta laranja bilakatu da 18:00etatik aurrera. Egoera pixkanaka hobetzen hasi da, Bizkaiko mendebaldeko kostaldetik hasita, haizea ipar-mendebaldera aldatu ondoren, eta tenperatura behera egiten hasi da.
Alarma gorria
Hain justu, egoeraren larria kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak LABIren bilera egin du goizean (alerta fasean dago plana), eta alerta alarma gorrira igotzea ebatzi du EAE osoan muturreko tenperatura altuak espero direlako, 15:00etatik 18:00etara. Ondoren, alerta laranja egongo da aktibo.
Aemetek, bestalde, alerta laranja ezarri du foru erkidego osoan gaurko eta biharko. Termometroak 41 ºC-ra igoko dira Erriberan, 40 ºC-ra Nafarroa erdialdean eta Bidasoko eskualdean (Nafarroako eremu atlantikoa) eta 39 ºC-ra Pirinioetan. Biharko prebisioak are altuagoak dira; izan ere, baliteke 42 ºC harrapatzea Nafarroa erdialdean (Iruñea barne) eta Erriberan, baina, orokorrean, maximoak 38-40 ºC-ren bueltan mugituko dira.
Halaber, Meteofrancek alerta laranja ezarri du Ipar Euskal Herrian gaurko eta biharko, atzo abisu horia izan ostean. Baionan, 40 ºC inguruko maximoak espero dira, eta Maulen eta Donibane Garazin, 38 ºC-koak.
Etzitik aurrera, freskatzera
Iragarpenaren arabera, ostiralak eguraldi aldaketa ekarriko du. Tenperatura asko jaitsiko da eskualde guztietan; hala ere, Araba eta Nafarroa hegoaldean, 30 ºC inguruko maximoak espero dira. Isurialde atlantikoan, berriz, giroa freskoagoa izango da, hodeiak ugaritu egingo dira, eta zerua ia estalita egongo da eguerdirako. Eguerditik aurrera, euria egingo du isurialde atlantikoan, eta haizeak ipar-mendebaldetik joko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.