Goialdeko depresioa Mediterraneoko kostan eta Toledon hustu da, eta 'zeharka' pasatu da Madrildik
Larunbataz geroztik penintsulako zati handi bat alerta egoeran jarri duen goialdeko depresioak uholdeak eragin ditu, eta erreskateak egin behar izan dituzte etxebizitzetan eta ibilgailuetan harrapatuta gelditu diren pertsonak ateratzeko. Zenbait errepide itxi behar izan dituzte, eta tren zerbitzu nahiz hegaldietan ere izan du eragina denboraleak.
Prezipitaziorik handienak Gaztela eta Leongo mendebalderantz mugituko dira gauean, eta Avila, Segovia, Valladolid eta Zamora probintziei eragingo die gehien. Ekaitz- eta prezipitazio-frontea Segoviako probintziatik Leongo probintziara hedatu da, eta Valladolid hiriburuari eragin dio. Metro koadroko 30 litro ur erregistratu dira bertan azken bost orduetan.
Gainera, haizea da orain arazorik handiena hainbat erkidego eta eremutan, hala nola Burgosen, Errioxan eta Araban, baita Mediterraneoko kostaldean ere, Balear Uharteetako mendebaldean eta Aragoiko zati batean bereziki. Horietan guztietan abisu horiak ezarri ditu Aemetek, 80 km/h-ko haize boladak izateko arriskuagatik.
Mediterraneoan jo du gogorren
Mediterraneoko kostaldean jo du gogorren denboraleak. Tarragonan, Generalitateko Babes Zibilak Alcanarko (Tarragona) biztanleak konfinatzeko agindua eman du goizean, inguruan uholdeak izateko arriskua zegoelako, eta aurreikuspenak bete egin dira.
Generalitateko Babes Zibilak 14:40 zirenean Twitterren zabaldu du Alcanarko (Tarragona) konfirnamendua altxatzen zen mezua, baina "uholdeek eragindako eremuetan nahiz kostaldean, olatu handien arriskuagatik, ez ibiltzeko gomendioa" egin du. Alcanarko bizilagunek mugikorrean jaso dute abisuaren amaiera iragartzeko mezua.
Gaur goizean, inguruko telefono mugikor guztietara bidalitako alerta batean, Babes Zibilak udalerri osoa konfinatzeko eskatu du, eta larrialdiren bat gertatuz gero 112 zenbakira deitzeko eskatu du.
Kataluniako Meteorologia Zerbitzuaren datuen arabera, azken 24 orduetan 215,7 mm pilatu dira Alcanarren.
Galtzadan pilatutako euriaren ondorioz, AP-7 autobidea itxi behar izan dute Ulldeconan (Tarragona) bi noranzkoetan, eta N-340 errepidea Alcanar eta Amposta artean, bi noranzkoetan.
Igande arratsaldean amaitu dira prezipitazioengatiko abisu aktiboak Valentziako Erkidegoan, autonomia-erkidegoko zenbait puntutan, batez ere Castelloko iparraldean eta Valentziako hegoaldean, metro koadroko 160 litro inguruko erregistroak utzi ostean.
Hala ere, ekialdeko haize boladengatiko alertak indarrean daude orduko 70 eta 80 kilometrokoak espero baitira Castelloko probintzia osoan, Valentziako barnealde osoan eta iparraldeko kostaldean eta Alacanteko hegoaldeko kostaldean.
Penintsulako erdigunea
Gaztela-Mantxan eta Madrilen zerura begira eman dute igandea, izan ere, Aemetek alerta gorria ezarri du euriagatik, metro koadroko 120 litro ur baino gehiago pilatzea aurreikusi baitu. Hala ere, oraingoz, zona horietan metatutako prezipitazioa aurreikuspenetatik urrun geratu da, baina, puntu batzuetan konplikazioak izan dira.
Goialdeko depresioaren bilakaera ona ikusita, Estatuko Meteorologia Agentziak (Aemet) alerta laranjara jaitsi du abisua Madrilgo Erkidegoan, eskualdeko hegoaldean, Vegasen eta Mendebaldean izan ezik, erakundeak bere webgunean jakinarazi duenez.
Madrilgo udal-zerbitzuen esanetan, ez da gorabehera larririk izan hirian ekaitzaren ondorioz, eta gehienak adarrak erortzearen, uholde txikien eta bide publikoetako eta tunel batzuetan baltsak eratzearen ondorioz sortutakoak izan dira.
"Abisu gorriaren gertakaria ez da, oraingoz, inolako gertakari larririk uzten ari Madrilen", jakinarazi dute Madrilgo Larrialdi Zerbitzuek.
Aemetek 18:00etan eguneratutako prezipitazio metatuari buruzko datuen arabera, Madrilgo Erkidegoko Vilanueva de la Cañada estazioan pilatu dira gauerditik ur gehien: 58,4 litro.
Jose Luis Martinez-Almeida Madrilgo alkateak "etxean geratzeko" eskatu die herritarrei gaur goizean, hedabideen aurrean egindako adierazpenetan. "Salbuespenezko egoera da", adierazi du.
Madrilgo Udalak udal-instalazioak itxi ditu, baita lurrazalean alternatibarik ez duten tunelak ere, M-30eko bideak izan ezik, euri-jasak eta ekaitzak espero zirelako.
Espainiako Ligak, bestetik, gaur arratsaldean Madrilgo Civitas Metropolitano estadioan jokatzekoa zen futbool partida, Atletico Madril eta Sevillaren artekoa, atzeratzea erabaki du datozen orduetarako espero den "aparteko egoera meteorologikoagatik".
Euriak eragina izan du Madrilgo eta inguruko garraiobideetan. Hainbat hegaldi atzeratu dituzte eta beste hainbeste bertan behera geratu dira Adolfo Suarez Madril-Barajas aireportuan. Halaber, metroaren zenbait tartetan zirkulazioa bertan behera utzi behar izan dute ur pilaketengatik.
AVEren Madril-Andaluzia lineako distantzia luzeko eta ertaineko trenen zirkulazioa igande honetako 19:00ak aldera berrezarri da, baina batez beste bi orduko atzerapenak izan dituzte trenek. Trenen zirkulazioa 17:00ak aldera eten dute igandean, La Sagra eta Yeles artean, Toledon, euria eta lohia pilatu delako trenbidean.
Renfek 18:00etan eguneratutako ohar baten bidez jakinarazi duenez, Mediterraneoko korridoreko zerbitzua eten da, eta trenak Madrildik desbideratu dira Bartzelonara, eta Figuereskoak Madrildik barrena, Alacantera eta Valentziara.
Gaztela-Mantxan euri asko egin du, eta gorabeherak eragin ditu, batez ere Toledon. Bertan, Paraplegikoen Ospitale Nazionalak, Vitalia Home zaharren egoitzak eta Udaltzaingoaren bulegoak izan dira euriteen ondorioz kalteak jaso dituzten instalazio publiko edo publiko-pribatuetako batzuk.
Guztira, Estatuko Meteorologia Agentziaren datuen arabera, Toledon pilatu da ur gehien, metro koadroko 90,80 litro 21:10era arte, Espainiako hirugarren erregistrorik altuena.
Gaztela eta Leon
Prezipitaziorik handienak Gaztela eta Leongo mendebalderantz mugituko dira gauean, eta Avila, Segovia, Valladolid eta Zamora probintziei eragingo die gehien. Hori dela eta, Espainiako Gobernuaren Gaztela eta Leongo Ordezkaritzak, Twitterren argitaratutako mezu baten bidez, kontuz ibiltzeko eskatu die herritarrei, ekaitzak eta txingorra izan baitaitezke.
Ekaitz- eta prezipitazio-frontea Segoviako probintziatik Leongo probintziara hedatu da, eta Valladolid hiriburuari eragin dio. Bertan, metro koadroko 30 litro ur pilatu dira bost orduan.
Euri gehien Avila hiriburuan egin du, 63 litro metro koadroko. Bertan, Udalak harresiko sarbideak itxi ditu 18:00ak aldera, "segurtasun arrazoiak" argudiatuta, euria erruz bota baitu inguru horretan, eta ur pilaketek arazoren bat edo beste eragin dituzte hiri horretan.
Andaluzia
Estatuko Meteorologia Agentziak (Aemet) bertan behera utzi ditu igande honetan, irailak 3, Granada eta Jaen probintzietan indarrean zeuden abisuak.
Andaluziako probintzia guztiak egon dira eguneko uneren batean maila horiko, laranjako edo gorriko (Cadizen kasuan) abisupean, goi-geruzetako depresio isolatuaren eraginez izandako euriteen edo ekaitzen ondorioz, baina igandeko 21:00etatik ez dago alerta horietako bakar bat ere indarrean Andaluzian.
Desaktibatuta geratu diren azken abisuek Jaen eta Granada probintziei eragiten zieten, ordubetean metro koadroko 15 litro botatzeko arriskuagatik ezarritakoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik atxilotutako gizonak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain
Biktimak, 38 urteko emakumeak, zainketa intentsiboetako unitatean jarraitzen du. Arma zuriz eraso egin zion bikotekideak, familiak duen etxebizitzan bertan, eta lau seme-alaben aurrean. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman zuten zauri larriekin, helikopteroz. Halaber, biktimaren alabetako bat, 15 urteko adingabea, arin zauritu zuen aitak.
Zelan eragingo du trafikoan Itzuliaren gaurko etapak?
Asteazken honetan Basaurin izango du abiapuntua eta helmuga, eta tartean 152,8 kilometro egingo ditu. Etapak eragina izango du trafikoan, besteak beste A-68an.
Gizon bat epaituko dute Gipuzkoan, Errenterian beste bat hiltzen saiatzea eta ospitalean hiltzeko mehatxua egitea egotzita
Fiskaltzak hamar urteko kartzela-zigorra eskatu du auzipetuarentzat, ustez biktima sastatzeagatik eta salatuz gero "lepoa moztuko" ziola ohartarazteagatik.
Pantailak Euskaraz plataformak txalotu egin du ETB1 ONen haurrentzako edukiak eskaintzeko erabakia
Apirilaren 13tik aurrera, EITBk bikoiztu egingo du ETB1 ONen seinalea, eta 07:00etatik 19:00etara haurrentzako euskarazko edukiak eskainiko ditu, etenik gabe, telebista konbentzionalean.
Ehunka herritarrek Berrizen atzo izandako hilketa matxista saiakera salatu dute
"Erasoen aurrean, autodefentsa feminista" aldarripean, manifestazio zaratatsua egin dute gaur arratsaldean Berrizen. Ehunka herritar batu dira Mugimendu Feministak deitutako protestara, atzo izandako eraso matxista irmo salatzeko. Emakundek ere bat egin du deialdiarekin.
Basauriko hilketa matxista salatu dute Berangon
Berangoko Udalak eta Emakumeen Elkarteak deituta, indarkeria zantzuekin hilda agertu zen 44 urteko emakume berangoztarra gogoan izan dute astearte honetan.
Hego Euskal Herriko garaiak Kultura Ondare ez-materiala dira jada
Espainiako Gobernuak errege-dekretu batean aitortu du Iberiar penintsulako iparraldeko garaien balio sinbolikoa eta soziala. Deklarazioak eraikuntza tradizional horien kontserbazioa bermatzen lagunduko du; izan ere, mantentze ezak, homogeneizazioak eta belaunaldien arteko aldeak arriskuan jartzen dituzte.
21 urteko mutil bat hil da Nafarroan, nitazenoa kontsumitu ondoren
2024ko abuztuan hil zen, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak orain egiaztatu du nitazenoek eragindako heriotza izan zela. Opioide sintetiko horri lotutako lehen heriotza da Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean.
El Bocaleko pasaguneko ezbeharra gertatu aurretik, Poliziak 112ra deitzeko protokolorik zuen ala ez ikertzen ari da epailea
Agintariak, agenteak eta teknikariak deituko ditu deklaratzera, eta ikerketa-lerro bat abiatu du, materialen eta pasabidearen mantentze-lanen inguruan.
Erreskate ugari izan dira Aste Santuan euskal kostaldean
Jai egunak lausotzetik gertu izan diren egoerak bizi izan dira egunotan, eta erreskate ugari egin behar izan dira itsasoan, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonenak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Zorionez, ez da biktimarik izan.