Txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sexu esplotazio arriskuan dauden 286 lagun identifikatu zituzten iaz, EAEn

Esplotazioen artean, sexuala da nabarmenena (kasuen % 59). Behartutako lana bigarren maila batean dago (% 34), eta biktimen % 90 emakumeak eta neskatoak dira.
Sexu esplotazioaren aurkako protesta bateko irudia
Sexu esplotazioaren aurkako protesta bateko irudia. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia

Sexu esplotazio arriskuan bizi diren 286 pertsona identifikatu zituzten iaz Euskal Autonomia Erkidegoan, Espainiako Barne Ministerioaren terrorismoaren eta antolatutako krimenaren aurkako inteligentzia zentroak argitaratutako azken txostenaren arabera. Irabazi asmorik gabeko Nueva Vida elkarteak jaso ditu datuok.

Txostenak erakusten du esplotazioen artean, sexuala dela nabarmenena (kasuen % 59). Behartutako lana bigarren maila batean dago (% 34), eta biktimen % 90 emakumeak eta neskatoak dira.

Horregatik, Nueva Vida elkarteak kontzientziazio kanpaina abiatuko du. Hala, Bizkaian ekintza ezberdinak egingo dituzte irailaren 18tik 24ra.

Nueva Vidak beharrezkotzat jo du prostituzioaren kontsumitzaileetan arreta jartzea, "eskaintzaren atzean zer dagoen jakin behar dutelako": emakumearen aurkako indarkeria, drogak behartuta kontsumitzea, bazterkeria, gaixotasunak, eta, ondorioz, sexu esplotazioa", zehaztu du elkarte horretako buru Julio David Garciak, ohar baten bidez.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X