RUBIALES AUZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hermosori egindako presioak berretsi dituzte Alexia Putellasek, Irene Paredesek eta Misa Rodriguezek

Hiru jokalariek ordubetez deklaratu dute Espainiako Futbol Federazioko presidente ohia ikertzen ari den Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean. Urrian zehar deklarazio sorta batekin jarraituko du ikerketak.
irene paredes alexia putellas declaración caso rubiales
18:00 - 20:00
Irene Paredesek, Alexia Putellasek eta Misa Rodriguezek ''Rubiales auziko'' epailearen aurrean deklaratu dute

Alexia Putellas, Irene Paredes eta Misa Rodriguez Espainiako selekzioko jokalariek berretsi egin dute astelehen honetan Jenni Hermosok Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) presidentearen eta ingurukoen aldetik jasan dituen presioak, Munduko Txapelketako finalaren ostean eman zion musua publikoki justifika zezan.

Hiru futbol jokalariek lekuko gisa deklaratu dute gaur goizean Auzitegi Nazionalean, Rubiales auzia tarteko; izan ere, Espainiako Futbol Federazioko presidente ohia ikerketapen dago Hermosori sexu-erasoa egitea eta horren aurkako bortxaketa delituak egotzita. Hala, Fiskaltzak Rubialesen aurkako kereilan salatu zituen gertakariak berretsi dituzte.

Espainiako selekzioko jokalariek ez dituzte erantzun komunikabideen galderak: "Sentitzen dut, ezin dugu", adierazi du Alexia Putellasek Auzitegi Nazionalera sartzerakoan.

Hiru jokalarien ondotik, urrian zehar deklarazio sorta batekin jarraituko du ikerketak. Hala, urriaren 10ean Jorge Vilda emakumezkoen taldeko hautatzaile ohiaren eta Ruben Rivera RFEFko Marketing zuzendariaren txanda izango da, eta hilaren 16an, berriz, Albert Luque selekzioko zuzendariarena.

Ondoren, urriaren 20tik 27ra bitartean, sei lekukok hartuko dute hitza, besteak beste, Luis de la Fuente futbol hautatzaileak, Pablo Garcia-Cuervo RFEFeko Komunikazio zuzendari ohiak eta Jose Maria Timon Rubialesen kabineteko zuzendariak.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X