Hego Euskal Herriko herritarrak dira ostalaritzan gehien gastatzen dutenak Espainiako Estatuan
Hego Euskal Herriko herritarrek 1.300 euro baino gehiago gastatzen dituzte urtean taberna eta jatetxetan. Familien urteko gastuaren 10 eurotik 1 da hori. Zehatzago, EAEko herritarrek 1.359 euro bideratzen dituzte ostalaritzara urtean, eta nafarrek zertxobait gutxiago, 1.234.
Modu horretan, Estatu espainiarrean gehien gastatzen dutenak dira euskaldunak, errioxarren eta madrildarren atzetik. Rankingaren azken postuetan Kanariar Uharteetako, Gaztela-Mantxako eta Kataluniako herritarrak daude, 706, 778 eta 825 euroko gastuarekin, hurrenez hurren.
EITB Dataren azken azterketan bildu dituzte datuok. 'Etxetik kanpo jatea eta edatea: ohiturak, osasuna, jarduera ekonomikoa …' goiburupean, EAEko eta Nafarroako herritarren kontsumo ohituren inguruko hainbat ondorio bildu dituzte.
Ikerketak dio, baita ere, Hego Euskal Herriko 15 eta 64 urte arteko herritarrek urtean 75-78 litro alkohol edaten dituztela, eta % 18k egunero kontsumitzen dutela; hamarretik zazpik alkohola edan dute azken hilabetean. Argi eta garbi, alkoholaren kontsumoa hedatuago dago gizonen artean emakumeen artean baino.
Estatu espainiarrean, batez beste, urtean 74 litro kontsumitzen dira pertsonako, eta Europan, berriz, 95. Beste datu deigarri bat ere badago: Europako hainbat herrialderekin alderatuta, arrisku maila txikiagoarekin kontsumitzen da alkohola Hego Euskal Herrian.
Halaber, azterketak jasotzen du garagardoa dela alde handiarekin Hego Euskal Herrian gehien kontsumitzen den alkoholdun edaria. Kopuru osoaren % 65, hain zuzen. Ardoa dago bigarren postuan (% 32) eta edari destilatuak (ginebra, rona, whiskya…), hirugarren lekuan (% 2,7).
Covid-19aren pandemia aurretiko eta ondorengo datuak ere alderatu dituzte, eta ondorioetako bat pandemia ondoren ostalaritzara bideratutako gastua handitu egin dela Euskadin: 2019an baino 118 euro gehiago gastatzen dira urtean pertsonako, % 9,5 gehiago, alegia. Nafarroan, berriz, gutxitu egin da gastua: 94 euro gutxiago, –% 7,1. Pandemiaren ondoren, halaber, etxerako alkoholdun edarien gastua gero eta handiagoa da, bereziki, EAEn.
Albiste gehiago gizartea
Adunako prostituzio-etxe bateko arduraduna atxilotu dute, sexu esplotazioa eta sexu eraso baten saiakera leporatuta
Lokaleko langileetako batek tratu umiliagarria jasan zuela eta drogak kontsumitzera behartu zutela salatu zuen, besteak beste.
Elkar argitaletxeak erabaki du Igartza bekarekin ez jarraitzea, CAFek Israelekin duen lotura dela eta
Saioa Alkaiza bertsolari eta idazleak sariari uko egin eta hamar egunera iritsi da Elkarren erabakia. “Palestinar herriaren kontra gauzatzen ari den genozidioan CAFek duen inplikazioa" salatu zuen sortzaile iruindarrak.
Donostian izandako azken sexu erasoa salatzeko bilkura egin dute hiriko udaletxe atarian
45 urteko gizon bat atxilotu dute joan den ostiralean emakume batek jasandako sexu-erasoaren egilea izatea egotzita. Emakumeak ertzain-etxean salatu zuenez, gizonak sexu-erasoa egiteaz gain, zer egiten zuen eta norekin zegoen kontrolatzen zuen, eta lagunak ikustea debekatzen zion.
Euskal Sagardoak 2025eko sagar-uzta aurkeztu du Altzon
Aurtengoa sagar urtea dela ziurtatu dute, eta azken urtean bildutako sagar kopurua bikoiztea espero dute. Iaz ez bezala, aurtengo sagar uztak itxura oso ona du.
Osakidetzak 48 urtera zabalduko du bularreko minbizia detektatzeko baheketa
Osakidetzako Protonterapia Unitate berriaren obrak bisitatu ditu Imanol Pradales lehendakariak, eta bertan egin du iragarpena.
Bilboko hilketagatik atxilotutakoak ez dira indarkeriazko taldeetako kideak, Ertzaintzako buruaren arabera
"Etxerako bidean elkar ezagutzen ez zuten bi gazte taldekoak ziren" hiru atxilotuak eta hildakoa. Dirudienez, elkarri irainka hasi ziren, eta azkenean liskarra gertatu zen. Ertzaintzaren buruak errefusatu du atxilotuek talde edo indarkeriazko taldeekin lotura dutenik.

Urolako eta Goierriko adingabeen odolean konposatu kimikoak daudela baieztatu dute
EHUren azterketa batek ondorioztatu du adin txikikoetan aurkitutako PFAS konposatu kimikoen mailek ez dutela arrisku larririk eragiten osasunerako, baina zaintza indartzeko premia ohartarazi du.
Espainiako Gobernua Gasteizko errefuxiatuen zentroaren edukiera murrizteko proposamenaren "bideragarritasuna" aztertzen ari da
Gobernuak Euskadin duen ordezkaria "bat dator" eta "ulertzen du" baliabide horretako plazak 350etik 200era murrizteko Maider Etxebarria Gasteizko alkateak egindako eskaera.

Bilbon lurreratzekoak ziren zazpi hegazkin beste aireportuetara bideratu behar izan dituzte, lainoagatik
Madriletik, Alacantetik, Basileatik, Bartzelonatik, Vienatik eta Paristik goizeko lehen orduko zetozen hegaldiak Santanderrera bideratu dituzte. Horietako bat Madrilera itzuli behar izan da, eta beste bat Zaragozara bidali dute. Loiuko aireportuan zabaldutako laino mardulagatik gertatu dira gorabeherak.
Sute batek Renfeko aldirietako tren-zirkulazioa etenarazi du Santurtzin, Peñotako geltokian
Bestalde, sutearen ondorioz, Bilbo eta Santurtzi arteko tentsio elektrikoa kaltetu da, eta horrek atzerapenak eragin ditu C1 eta C2 lineetan.