Populazioak gora egin du EAEn, bi urtez behera egin ondoren
2023ko urtarrilaren 1ean, 2.196.745 pertsona zeuden erroldatuta Euskal Autonomia Erkidegoan, 2022an baino 10.228 (% 0,5) gehiago, Eustat Euskal Estatistika Institutuak gaur zabaldutako datuen arabera. Hortaz, azken bi urteetako joera irauli da, 2022an 6.682 pertsona gutxiago izan baitziren, eta, 2021ean, 6.512 gutxiago.
Zenbaki absolutuak aintzat hartuta, igoerarik handiena Bizkaian izan da, 2022an baino 4.810 bizilagun gehiago baitaude (% 0,4); Gipuzkoan 3.259 gehiago dira (% 0,5), eta Araban 2.159 bizilagun gehiago (% 0,7).
Hiriburuei dagokienez, hiruretan hazi da biztanle kopurua 2022tik 2023ra bitartean. Hazkunderik handiena Bilbon izan da, 2.029 biztanle gehiago baititu; ondoren, Gasteizen (1.994 gehiago), eta, azkenik, Donostian (872 gehiago).
EAEko gainerako udalerriei begiratuta, 145 udalerrik populazioa handitu dute eta 99k, galdu. Populazio igoerarik handiena Barakaldo (479 biztanle), Santurtzi (364 biztanle), Leioa (309 biztanle) eta Sestao (282 biztanle) udalerriek izan dute, denak ere Bilbo Handia eskualdean. Jaitsierarik handiena, termino absolutuetan, Getxok izan du berriro, 199 biztanle gutxiago baititu, baina jaitsiera azken urteotakoa baino pixka bat txikiagoa izan da (% 0,3). Portzentajea aintzat hartuta, berriz, Elduain, Lanestosa eta Kuartango udalerriek izan dute jaitsierarik handiena; hiru kasuetan, % 5 baino handiagoa izan da.
Batez besteko adina 45,6 urtekoa da, Espainiako Estatuan baino ia bi urte handiagoa. Gizon eta emakumeen arteko aldea 3,1 urtekoa da; izan ere, gizonek 44 urte dituzte batez beste eta emakumeek, 47,1.
Bestalde, 65 urte eta gehiagoko pertsonen proportzioak gora egiten jarraitzen du EAEn. Gainera, EAEk gainditu egiten du Espainiako Estatuko proportzioa: Espainian % 20,1ekoa da, eta % 23,5ekoa EAEn. Ehuneko hori gainditzen duten autonomia erkidegoak hiru baino ez dira: Asturias (% 27,5), Gaztela eta Leon (% 26,5) eta Galizia (% 26,3). 2003an, ostera, 64 urtetik gorako populazioaren ehunekoa % 18,4 izan zen Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.
100 urtetik gorakoen artean igoera nabarmenagoa izan da: 2003an 269 pertsona zeuden, eta 2023an 883.
Zure interesekoa izan daiteke
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga garraiatzeko arduraduna 76 urteko gizon bat zen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.