Iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asteburuko euriaren ostean, hodeitsu eta lehor etorriko da astea

Astelehenean, hego-haizea sartuko da, eta horrek tenperaturak igoko ditu.
Eguraldi lainotsua Donostian. Argazkia: EITB
Eguraldi lainotsua Donostian. Argazkia: EITB

Aspaldiko partez, euria egin du asteburuan, baina orduek aurrera egin ahala lehortzera joko du. Bide horretatik jarraituko du datorren asteak, baina ostegunetik aurrera tenperaturak behera egitea eta prezipitazioak izatea espero da.

Gaur, giro freskoa izango dugu, eta ostarteak zabalduko dira eguerdi inguruan. Tenperatura maximoak 20-22 ºC ingurukoak izango dira lurralde osoan. Goizean goiz eta arratsaldetik aurrera, hodeiak ugariak izango dira, baina gainerako orduetan ostarte batzuk agertuko dira. Ekialdeko haizea ibiliko da, oro har, eta ziertzoa nagusituko da Nafarroa hegoaldean. Lehen orduetan, isurialde atlantikoan euri pixka bat egin dezake, eta gauean, berriz, apur bat busti lezake barnealdean.

Astelehenean, hego-haizea izango da nagusi. Indar pixka batekin joko du, batez ere egunaren amaieran, eta, ondorioz, tenperaturak gora egingo du, isurialde atlantikoan bereziki. Arratsaldean, brisa sartuko da kostaldean. Goizaldean, hodei asko izango ditugu eta baliteke euri pixka bat egitea barnealdeko zenbait txokotan; gainerako orduetan, aldiz, ostarteak agertuko dira, batez ere eguerdi inguruan.

Asteartean, hego-haizea zakartu egingo da. Bolada oso gogorrekin jo dezake zenbait lekutan, eta baliteke isurialde atlantikoan tenperatura pixka bat gehiago igotzea. Goizaldean eta egunaren hasieran, zerua nahiko lainotuta egongo da, eta ostarte batzuk zabalduko dira eguerditik aurrera. Ez da baztertzen une batzuetan euri pixka bat egitea, bereziki barnealdean, goizaldean eta lehen eta azken orduetan.

Asteazkenetik aurrera, okertzera egingo du, eta tenperatura jaistearekin batera, euria ere espero da.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X