Justiziaren erabakien aurrean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskararen indarberritze-prozesua "lege-babes sendoarekin hornitzeko" eskatu die UEMAk erakundeei

UEMAk "kezkaz eta larritasunez" hartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak udal legearen inguruan emandako azken ebazpena. Euskararen indarberritze-prozesuaren aurkako erabakitzat jo du.
UEMAren agerraldia. Artxiboko irudia: EITB
UEMAren agerraldia. Artxiboko irudia: EITB

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) dei egin die lege-araudia garatzeko eskumena duten gainerako erakunde guztiei, "nork bere eskumenekin eta elkarlana oinarritzat hartuta, urra dezagun bidea euskararen indarberritze-prozesua lege-babes sendoarekin hornitzeko".

UEMAk "kezkaz eta larritasunez" hartu du  Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak (EAEAN) udal legearen inguruan emandako azken ebazpena. Euskararen indarberritze-prozesuaren aurkako erabakitzat jo du. Gainera, gogorarazi du azkenaldian gisa bereko epai batzuk iritsi direla, eta guztietan berbera izan dela norabidea. Zentzu horretan, epaiok "urteotan euskara sustatzeko bidean adostasun handiz eraiki den orubearentzat traba" direla salatu du .

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak uztailean Udal Legeari buruz emandako epaiaren ostean, Udal Dekretuaren aurka egin du EAEko Auzitegi Nagusiak. Ohar batean, epai horiek "euskararen ofizialtasuna bera ere zalantzan" jartzen dutela kritikatu du UEMAk.

"Epai horiek euskararen biziberritzearen aurkakoak ez ezik adostasun sozial handi baten kontrakoak ere badira", azpimarratu du erakundeak. UEMAren arabera, "azken batean, herritarren eta udalen erabakimena jartzen dute auzitan".

Bestalde, gogorarazi duenez, sententzia horiek "bereziki" eragiten diete udalerri euskaldunei, horietan ari baitira hartzen euskaraz funtzionatzeko neurri gehien.

Horregatik guztiagatik, UEMAk bat egin du Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4an Bilbon antolatutako manifestazioarekin,  "euskararen aurkako oldarraldia eten egin behar delako".

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X