Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igande eguzkitsua, datorren astean iritsiko den hotzaren eta euriaren atariko

Gaurkoan, eguzkia izango da nagusi, eta tenperaturak apur bat igoko dira goizeko hotzaren ostean. Astelehenerako, prezipitazioak eta tenperatura jaitsiera espero dira.
Gasteiz. Argazkia: Guillermo Agirre
Gasteiz. Argazkia: Guillermo Agirre

Egun gris eta euritsuen ostean, igande honetan, eguraldiak atseden apur bat emango du eta ostarte zabalak eta tenperatura igoera nagusituko dira. Hala ere, datorren astea hastearekin batera, hoztu egingo du eta euria itzuliko da, bereziki ipar partean. Hori izango da aste osoko joera orokorra.

Egunsentia hotza izan arren eta behe-lainoa jaso ostean, eguzkia gailenduko da eta giroa nahikoa dotorea izango da gaur. Zerua ez da erabat urdin egongo, erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak tartekatuko baitira. Ekialdeko haizea nagusituko da, baina kostaldean iparraldera egingo du arratsaldean; azken orduetan, haizea hegoaldetik sartuko da. Eguneko tenperaturak apur bat egingo du gora, eta balio goxoak izango ditu.

Astelehenean, eguraldi aldaketa dator. Eguna lehorretik hasiko dugu, erdi-mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin, baina goizak aurrera egin ahala, fronte bat sartuko da, lainotu eta euritara joko du. Euria denera zabalduko den arren, euri gehien isurialde atlantikoan egingo du. Haizea hego-mendebaldetik sartuko da hasieran; eguerdi partean, baina, ipar-mendebaldekoari emango dio paso, eta zakartu egingo da, bereziki kostaldean. Egunsentia epelagoa izango da; maximoak, berriz, apur bat jaitsiko dira.

Asteartean, moteletik eta bustitik jarraituko du. Zerua lainotuta egongo da eta euria egingo du tarteka, bereziki isurialde atlantikoan eta egunaren lehen partean; euria sarriago egingo du orduan. Azken orduetan, atertzera egingo du eta hodeitza saretuko da. Goizean, ipar-mendebaldetik sartuko da haizea; egunak aurrera egin ahala, ahuldu egingo da, eta norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da azken orduetan. Tenperaturak berdin jarraituko du.

Asteazkenean, hego-haizeak tenperatura igo eta zerua garbituko du, baina hotz handiagoa eta euria espero dira ostegunerako eta ostiralerako, ekialdeko haizearen eraginez.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Hotza

Igande goizaldea oso hotza izan da Euskal Herriaren luze-zabal osoan, eta zeropeko tenperaturak izan dira puntu batzuetan. Nafarroan eta Araban izan dira hotzenak. Hala, Erremendian -8 ºC-ra jaitsi da tenperatura, Aurizperrin -6 ºC-ra, Etxarri Aranatzen -2,6 ºC-ra eta Iruñean eta Tuteran 0 ºC-ra. Araban, Bernedon eta Erroitegin -2 ºC-koa izan da tenperatura minimoa, eta -1 ºC-koa Kanpezun. Nafarroa Beherean, berriz, Urepelen -1 ºC-ko tenperatura egon da goizaldean.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X