Adingabeen artean pobrezia arrisku tasa baxuena duen Estatuko erkidegoa da EAE
Bizitza baldintzen inguruan Espainiako Institutu Nazionalak egindako azken inkestaren arabera, Euskadin % 16,6koa da pobrezia arrisku tasa, adingabeen artean; Estatuko baxuena. 2012-2014 eta 2019-2021 urteen artean izan duen garapenak, ostera, erakusten du % 1,2 hazi dela pobrezia Euskadin. Era berean, gabezia material eta sozial larria dute 0-17 urte bitarteko biztanleen % 6,5ek.
Espainiar Estatuko datuak
Munduko herrialde aberatsenetako batzuetan gora egin du nabarmen haur pobreziaren mailak 2014 eta 2021 artean, Unicefen ikerketa bulegoak (Innocenti) gaur argitaratu dituen datuek erakusten dutenez. Espainiar Estatuko tasa bere horretan geratu da (% 28). Horrek esan nahi du pobrezia arrisku handiena duten 39 herrialdeetatik 36. tokian dagoela (Erresuma Batua, Turkia eta Kolonbia soilik ditu atzetik).
2019 eta 2021 bitarteko pobrezia datuak kontuan hartuta ere, 36. tokian kokatu da espainiar Estatua, Errumania atzetik duela. 2021eko datu berriena soilik aintzat hartuta, haurren artean pobrezia tasa handiena duen EBko estatua da espiniarra.
"2023an onartezina da tasa hori, eta ezin gara beste alde batera begira jarri jakinda bizi baldintza duinak ez dituzten haur asko daudela", esan du Gustavo Suarez Pertierra Unicefek Espainian duen presidenteak. "Zifra horien atzean gutxienez bi egunetik behin haragia, oilaskoa edo arraina jan ezin duten haurrak daude, egunero barazkiak eta fruta jateko aukerarik ez dutenak, etxean hotza pasatzen dutenak, arropa, oinetakoak edo liburuak erosteko dirurik ez dutenak eta aisialdiko jardueretan parte hartu ezin dutenak. Horrek guztiak epe labur, ertain eta luzean ondorioak ditu", erantsi du.
Txosten horren arabera, Polonia eta Eslovenia dira umeen pobreziari hobekien aurre egiten ari diren herrialdeak —tasa % 30 jaitsi baitute—. Kontrara, Frantzia eta Erresuma Batua atzean gelditzen ari dira.
Pobrezia arriskuetan dauden desberdintasun handiak ere agerian utzi ditu ikerketak. Hala, etorkinek, ijitoek, ezgaitasunen bat duten umeek edo guraso bakar batekin bizi direnek —bereziki emakumea bada— pobre izateko arrisku handiagoa dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskotrenek neguko ordutegia berrezarriko du astelehenean tren eta metro zerbitzuetan
Berrikuntza gisa, Gipuzkoan hobetu egingo dira larunbat gauetako zerbitzuak Donostia eta Hendaia artean, eta areagotu egingo dira asteburuan Amara eta Errenteria eta Oiartzun arteko maiztasunak.
Freedom Flotillako Bilboko kolaboratzaileek Palestina "berriro fokuan" jartzeko eskatu dute
Ontzia asteartera arte egongo da Bilbon. Egun hartan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoan zehar nabigatuko du, Gazara iristeko asmoz.
10 minutuko isilunea Lekeition, Antzar Egunean hildako gaztearen familiari babesa adierazteko
Udalak eta Jai Batzordeak deitu dute elkarretaratzea. Portuan, festa ikusten ari zela, ondoezik sentitu zen atzo hildako gaztea, eta bi metroko altueratik erori zen.
Antzar Egunean hildako mutila gogoratu dute Lekeition, elkarretaratze isil batekin
10 minutuko isilunea egin dute 19:00etan, udaletxe aurrean, hildako gaztea gogoratzeko eta haren ingurukoei elkartasuna adierazteko. Horrez gain, gaurko jai-egitarauak aldaketa batzuk izan ditu.
Agertu da Bedian desagertutako 82 urteko gizona
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuetako langileek gizona erreskatatu eta ospitale batera eraman dute, mendian aurkitu ondoren.
Astelehenean hasiko dute ikasturtea Euskadin 280.386 ikaslek
Iaz baino 59.200 ikasle gutxiago izango dira 2026-2027 ikasturtean. Hain zuzen ere, 339.586 ikasle zeuden pasa den urtean.
Maite Barnetche, telebistan euskaraz aritu zen lehen kazetaria, omendu dute Bidarrain
Duela 55 urte entzun zen lehen aldiz kazetari bat euskaraz telebistan. Maite Barnetcheren hitzak izan ziren. Nafarroa Behereko komunikatzailea, Euskal Telebista sortu aurretik, 1971n hasi zen telebistan lanean, France 3 katean. Duela 40 urte zendu zen, oso gazte, eta gaur lagun, familia eta gertukoek omenaldia egin diote euskarazko telebistaren aitzindari honi, bere sorterrian, Bidarrain
Astelehenean hasiko da errugbi jokalari ohi Federico Martin Arambururen heriotzaren epaiketa
Epaiketan, Loik Le Priol eta Romain Bouvier ultraeskuindarrak eseriko dira akusatuen aulkian, jokalari argentinarra tiroz hiltzea egotzita biak.
Itzali dute Bermeoko San Migel auzoan piztu den sutea
13:45 aldera piztu da sua, eta tarteko, BI-631 errepidea itxi behar izan dute, bi noranzkoetan.
Abuztuaren 27an Bilbon desagertu zen 37 urteko gizon baten bila ari da Ertzaintza
Jakinarazi dutenez, begi marroiak ditu, ile beltza, 171 eta 180 zentimetro arteko altuera eta 71 eta 80 kilo arteko pisua. Gorpuzkera argala dauka.