eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Haizeagatik abisu horian dago Bizkaian, 100 km/h-tik gorako ufadak egon daitezkeela eta

Abisua gauerditik 15:00ak arte egongo da aktibo. Gipuzkoa ere zakar ibiliko da haizea, baina 100 km/h-ko langatik behera, edonola ere.
Emakume bat argazki bat atera nahian, haize zakarreko egun batean.
Emakume bat argazki bat atera nahian, haize zakarreko egun batean. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko Bizkaiko haizeguneetan orduko 100 kilometro baino gehiagoko haize boladak egon daitezkeelakoan. Eremu babestuagoetan, 60-80 km/h-ko ufadak espero dira. 

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera, hego-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da, batez ere egunaren lehen zatian eta mendebaldeko mendi inguruetan. Gipuzkoan ere zakar joko du haizeak, eta haizeguneetan boladak 70-100 km/h artekoak izan daitezke, eta haizeguneak ez diren lekuetan, 60 km/h ingurukoak.

Abisua gauerdian sartu da indarrean, eta 15:00ak arte egongo da aktibo. 

Hego haizearen eraginez, tenperaturek gora egingo dute, eta goizean ez ditugu bezperako minimoak edukiko. Izan ere, asteazkenean, 10:00ak arte, abisu horia egon zen indarrean muturreko tenperatura minimoak eta izotzagatik. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X