Bilboko TAO berriaren aldaketa nagusiak
TAO (Trafiko eta Aparkaleku Ordenantza) berria dago martxan gaurtik, abenduaren 11tik, Bilbon. Ordenantza berriak aldaketak ekarriko dizkie hiribilduan aparkatu nahi duten bisitari eta egoiliarrentzat. Sei puntutan laburbildu ditugu:
1) Bisitari eta turistentzat bi zatitan egongo da banatuta hiria. Bakoitzak bere ordutegi eta aparkatzeko gehienezko denbora tarteak izango ditu.
Eremu intentsiboa. Hiriaren erdigunea hartzen du, hots, Indautxu eta Abando auzoak (mugak: Sabino Arana eta Autonomia kaleak, itsasadarra eta Zabalburu ). TAOa egun osoan egongo da indarrean (09:00-20:00, astelehenetik ostiralera eta 09:00-14:00, larunbatetan). Sektore berde eta urdinean gehienez hiru orduz aparkatu ahalko da. Behin denbora gaindituta, ezingo da autoa utzi eremu horretan ordu eta erdi igaro arte.
Bizitegi eremua. Erdigunea ez den guztia. Kasu honetan, bazkalorduko tartean ez da TAOrik izango astegunetan (09:00etatik 13:30era, eta 15:00etatik 19:00etara) eta larunbatetan ez da ordaindu beharko. Aparkatzeko gehienez bost ordu izango dira sektore berdean, eta hiru, sektore urdinean.
2) Egoiliarrentzat bi aldaketa nagusi izango dira: aurrerantzean 30 eremu egongo dira (lehen 16 ziren, kontsultatu zein den zurea), eta sektore urdinean, lehen ez bezala, lehen bi orduak ez dira doan izango.
Dena dela, ordutegiak murriztu egin dituzte: eremu intentsiboan, 10:00etatik 19:00etara (aste barruan bakarrik), eta bizitegi eremuan (10:00-13:30 eta 15:00-18:00, astelehenetik ostiralera).
Orain arte bezala, egoiliarrek sektore berdean aparkatu ahalko dute tiketa barik eta denbora muga barik
3) Isunak. Jada ezingo dira aparkatzeko makinan bertan ordaindu, eta etxera helduko dira, trafikoko gainerako isunak bezala. Borondatezko ordainketa eginda % 50eko deskontua izango da.
Gainera, isun batzuk garestituko dira. Tiketa jarri ez dutenek eta zama lanetarako gordetako lekuetan aparkatzen dutenek gehiago ordainduko dute aurrerantzean: lehen kasuan, 40 eurotik 100 eurora igoko dute isuna, eta bigarrenean, 60 eurotik 200 eurora. Gainera, tiketa jarri ostean ezarritako denbora gainditzen dutenei gainditutako denboraren arabera ezarriko zaie isuna: 40 euro, ordu erdi baino gutxiagogatik; 80 euro, 30 minutu eta ordubete artean, eta 100 euro, ordubete baino gehiagogatik.
4) Ibilgailu ez kutsatzaileak. 0 emisioen etiketa urdina (% 100 elektrikoak) eta ECO etiketa duten ibilgailuei (hibridoak) dutenei tarifa ezberdina aplikatuko zaie, eta tiketa berezi bat atera beharko dute. Horren arabera, lehen bi orduetan prezio erdian edukiko dute aparkalekua, gainerakoan baldintza berak izango dituzte (denbora muga eta ordutegiak). Udal-elektrolineretan, denbora mugarik gabe aparkatu ahalko da (tiketa behar da), kontrakorik zehazten ez bada. Hala ere, karga amaitu ondoren, ibilgailuak elektrolineratik joan beharko du.
5) Desgaitasunen bat aitortuta duten pertsonak tiketa berezi bat atera ahalko dute, eta lehen bi orduetan doan izango dute aparkalekua. Une horretatik aurrera, ordutegi bera izango dute, baina denbora tarte zabalagoa (bost ordu gehienez, erdigunean, eta zazpi ordura arte, bizitegi eremuan).
6) Garraio enpresak. Zamalanetara gordetako lekuetan, lehen 30 minutuak doan izango dira (tiketa APP bidez eskuratu beharko da, ezinbestean). TAO aparkalekuetan ere denbora tarte bera izango dute musutruk, baina gerora bisitarien baldintza berak bete beharko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.
Tessy Ebosele euskal atleta biral egin da sareetan "iruzkin krudelak" salatu ostean
Tessy Ebosele atleta arabarra, birala egin da Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ondoren egindako adierazpenengatik. Gasteizen bizi den luzera-jauzilariak gogor kritikatu du atletek sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboak, eta esan du halako mezuek sekulako eragina dutela lehiatzerako orduan. Malkoak begietan, argi baino argiago hitz egin du.
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Laia eta Oihan, jaioberrien izen ohikoenak Euskadin
2025ean jaiotakoen artean izen arruntenak Laia, Ane eta June, eta Oihan, Markel eta Martin izan dira.
Basurtuko Ospitaleko Psikiatria pabiloian 31,9 gradu arteko tenperaturak daudela salatu dute
Basurtuko Ospitaleko Escuza pabilioiak (psikiatria-eremua hartzen duena) ez du klimatizaziorik hotzean, eta 31,9 gradura arteko tenperaturak izan ditu eraikin barruan. Lan Ikuskaritzaren ustez, eraikinaren egituran arazoak daude, eta baldintza termiko egokiak bermatzeko neurriak eskatu dizkio Osakidetzari.
Arabatik Urbasara lekualdatu dute Rapunzel filmaren filmaketa
Disneyren Enredados filmaren zuzeneko bertsioaren filmaketa Gaubean amaitu dute, eta orain Nafarroako mendilerroan ari dira lanean; hainbat bidezidor eta aparkaleku itxita egongo dira abuztuaren amaierara arte.
"Lan emankorra" egin ahal izan dute gauean Rigloseko sutean, Huescan, euriari esker
Ahalegin gehienak Jacatik gertu dagoen Oroel mendian zentratuko dira berriro ere ondorengo orduetan. Tenperaturak igo egingo dira eta haizeak egoera zaildu dezakeela uste da.
Irrikitaldia kalejira antzeztuak amaiera bikaina eman dio Donostiako Aste Nagusiari
Donostiako alkate aldaketa edo La Oreja de Van Goghen itzulera. Horiexek, besteak beste, Irrikitaldiak utzi dizkigun irudiak. Parodiaz jositako desfilearekin amaiera eman diete Piratek Aste Nagusiari. Urtean zehar hirian gertatu diren kontuak antzezten dituzte kritikaz eta umorez.