Zaintzaileentzako telefonoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zaintelek 946 kontsulta jaso ditu martxan jarri zenetik

Euskadiko senide zaintzaileentzako arreta eta laguntza telefonoa 2022ko uztailean jarri zen martxan.
orain-default-image

Zaintel Euskadiko senide zaintzaileentzako arreta eta laguntzarako telefonoak bere datuak argitaratu ditu asteazken honetan, 2022ko uztailean martxan jarri zenetik. Guztira, 946 kontsultari eman zaie arreta.

Zerbitzu horrek pertsona zaintzaileen eta mendekotasun egoeran edo desgaitasun egoeran dauden senideen bizi kalitatea hobetzea du helburu, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatu zuen 2022an, Euskadiko zaintzaile ez profesionalei laguntzeko estrategia soziosanitarioaren barruan.

Martxan jarri zenetik, 946 kontsultari erantzun zaie guztira; gehienak telefonoz, 811 deiri erantzun baitzaie. Halaber, 94 kontsulta egin dira WhatsApp bidez eta 41 kontsulta email bidez.

Nolakoak izan dira Zainteli egindako kontsultak? Argazkia: EITB Media Nolakoak izan dira Zainteli egindako kontsultak? Argazkia: EITB Media

Horietatik 586 emakumeek egin zituzten -familiako zaintzaileen profilarekin bat etorrita-, % 72,25, eta gainerako 195ak, berriz, gizonek, % 24,04 alegia. Gainera, Zaintelek erakunde profesionalen 30 dei jaso zituen.

Nork egin zituen Zaintelen kontsultak? Argazkia: EITB Media Nork egin zituen Zaintelen kontsultak? Argazkia: EITB Media

Lurraldeka, dei gehienak Gipuzkoatik egin ziren (% 45,13), gero Bizkaitik (% 40,10) eta azkenik Arabatik (% 14,77).

Nondik egin zituzten Zaintelen kontsultak? Argazkia: EITB Media Nondik egin zituzten Zaintelen kontsultak? Argazkia: EITB Media

900 100 356 telefono zenbakiaren, zaintel@euskadi.eus helbide elektronikoaren eta 619 419 628 WhatsApp zenbakiaren bidez eskura daiteke zerbitzua.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X