Itsas Kutsadura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AZTIko Oihane Cabezas, pelleten aferaz: "Arrantzaleen eta itsasoan dabiltzanen laguntza beharko dugu"

"Laginak aztertzen ari gara, nola mugitzen diren, pilatuta dauden ala ez... Horretarako, arrantzaleen eta itsasoko ekintzaileen laguntza beharko dugu, baina litekeena da berandu baino lehen euskal kostaldera pelletak iristea", adierazi du.
Aztiko ikerlariak esan du oraindik ez dutela ondoriorik atera, alegia, ikertzen ari direla Zierbenako Arena hondartzan agertu diren plastikozko pinportak isuritik datozen ala ez. "Oso ohiko materiala da, askotan ikusten ditugu horrelako pinportak, ez dakiguna da horien jatorria zein den", esan du.
18:00 - 20:00
AZTIko Oihane Cabezas, pelleten aferaz: ''Arrantzaleen eta itsasoan dabiltzanen laguntza beharko dugu''

AZTI zentro zientifiko eta teknologikoko ikerlari Oihane Cabezas elkarrizketatu dute goizean ETB1eko "Egun on" saioan. Zierbenako Arena hondartzan agertu diren plastikozko pinportei buruz esan du, ikerketa abian dutela, nahiz eta oraindik ez duten ondoriorik atera.

"Laginak aztertzen ari gara, nola mugitzen diren, pilatuta dauden ala ez... Horretarako, arrantzaleen eta itsasoko ekintzaileen laguntza beharko dugu, baina litekeena da berandu baino lehen euskal kostaldera pelletak iristea", adierazi du, eta zehaztu: "Oso ohiko materiala da, askotan ikusten ditugu horrelako pinportak, baina ez dakigu zein den horien jatorria".

Toxikotasunari buruz galdetuta, adierazi du oraindik ez dutela aztertu. "Pellet hauek oso puruak dira, gehien bat polimeroz osatuta egoten dira, eta aditibo oso gutxi izaten dituzte".

Dena den, onartu du epe luzera faunan eragina izan dezaketela, nahiz eta "unean unekoa" egin behar den. "Zenbat iristen den ikusi, eta gero aztertuko dugu horren toxikotasun maila, eta ondorioz zer nolako inpaktua izan dezakeen gurean, pazientzia pixka bat eskatzen dugu", erantsi du.

Bukatzeko, argi utzi nahi izan du kasu honek ez duela Prestige petroliuntziaren hondamendiarekin zerikusirik, "han bai, toxikotasun maila oso handia zen".

Bizkaiko Foru Aldundiaren erantzuna

Gaur, 12:00etan, Ingurumen eta Nekazaritza diputatu Arantxa Atutxak prentsaurrekoa emango du Bizkaiko Foru Aldundiak pelleten aferari erantzuteko hartuko dituen neurriak iragartzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X