EUSTAT
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaiotza kopuruak jaisten jarraitzen du EAEn: iazko hirugarren hiruhilekoan % 3,2 haur gutxiago jaio ziren

Eustatek zabaldu dituen datuen arabera, 2023ko udan ama izan ziren emakumeen erdia ezkondu gabe zeuden, eta herenak atzerriko nazionalitatea zuen.
Artxiboko irudia
Artxiboko irudia

Jaiotza tasaren marrak beherantz jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan: 2023ko hirugarren hiruhilekoan 3.478 haur jaio ziren, aurreko urteko aldi berean baino % 1,6 gutxiago. 2022ko datuekin alderatuta, urteko jaitsiera metatua % 3,2koa izan zen.

Lurraldeka, jaiotza kopuruaren jaitsierarik nabarmenena Gipuzkoan izan zen, % 3; Bizkaian ere, behera egin zuen, % 1,2; Araban, berriz, oso gutxi, baina gora egin zuen, % 0,2. Zehazki, Bizkaian 1.763 haur jaio ziren, Gipuzkoan 1.150 eta Araban 565. 

Eustat Euskal Estatistika Institutuak gaur zabaldutako txostenean nabarmendu dituen datuetako batzuk dira. Adinen araberako ondorioak ere eman dituzte, eta horien arabera,  iazko hirugarren hiruhilekoan ama izan ziren emakume gehienak (% 68,8) 30-39 urte artean zituzten; % 13,3k, 25-29 urte artean; eta, % 7k, 25 urte baino gutxiago. 40 urte baino gehiago zituztenak, berriz, % 10,9 izan ziren.

Bestalde, 2023ko udan ama izan ziren emakumeen erdia (% 50) ezkondu gabe zeuden. Iaz % 49,5ekoa zen kopuru hori.  

Emakumeen herenak (% 31,3) atzerriko nazionalitatea zuen, aurreko urtean baino bi hamarren gehiago. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X