2024ko urtarrila izan zen inoizko hilabete beroena erregistroak daudenetik
2024ko urtarrila izan da inoizko hilabete beroena erregistroak daudenetik planeta osoan. Hala baieztatu du Copernicus Europako Batasuneko Klima Aldaketarako Zerbitzuak (C3S) kaleratu duen azken txostenak. Horren arabera, joan den hilean batez besteko tenperatura 13,14 °C-koa izan zen, orain arteko markak hautsita: 2020ko urtarrila zen orain arte historiako beroena, baina orduko tenperatura 0,12 °C-tan gainditu du aurtengo urtarrileko batez bestekoak.
Beste alderaketa bat eginda, industriaurreko garaiko (1850-1900 urteak) batez besteko tenperatura baino 1,66 ºC altuagoa izan da aurtengo lehen hilabeteak utzi duena. Modu horretan, azken zortzi hilabeetako goranzko joera mantendu da.
Europako datuei erreparatuta, Copernicusen txostenak joera ezberdinak erakusten ditu kontinentearen hegoaldean eta iparraldean: hau da, hegoaldeko tenperaturak azken hiru hamarkadetako batez bestekoaren oso gainetik kokatu dira, eta aldiz, iparraldean, oso azpitik. Kanada ekialdean, Afrika ipar-mendebaldean, Ekialde Ertainean eta Asia erdialdean ere ohikoak baino beroagoak izan dira tenperaturak, eta Kanada mendebaldean, Estatu Batuen erdialdean eta Siberia ekialdean, ere bai.
Datuon aurrean, kezka agertu du Samantha Burgess C3S zerbitzuko zuzendariordeak. Esan duenez, "berotegi efektua duten gasen isuriak berehala murriztea da tenperaturaren igoera gelditzeko bide bakarra".
Euskal Herriari dagokionez ere, urtarrila oso hilabete beroa izan zen. Batez besteko tenperaturak ohi baino altuagoak izan ziren Euskalmeteko estazio ia guztietan.
Irudia: EITB Media
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.