Prestakuntza, unitate espezializatuak eta hezkuntza-curriculumak, Trans Legearen erreformaren zenbait gako
Hormona-tratamendua jaso zain zegoen Ekai Lersundi gazte ondarroarraren heriotza mugarria izan zen. Gaur sei urte egin zuen bere buruaz beste, eta pertsona transen eskubideen alorrean zegoen hutsunea ikusarazteko balio izan zuen. Dudarik gabe, kasu hark izan du eragina 'Transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko legea'-ren erreforman eta onarpenean. Trans pertsonen eskubideak zabaltzera eta bermatzera datorren testu berriak Eusko Legebiltzarraren gehiengo zabalaren babesa —EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU— jaso du.
Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkartea izan da erreforma sustatzen lan gehien egin duen taldeetako bat. Gaur, Bea Sever elkarte horretako eledunak zenbait "aurrerapauso" nabarmendu ditu, "osasungintzan eta hezkuntzan ezarriko direnak", bereziki. Esan duenez, administrazioak "modu integralean" erantzun beharko die trans errealitate guztiei. Horrek esan nahi du erakunde publikoek eskaintzen dituzten zerbitzu guztiek bermatu behar dituztela trans pertsonen eskubideak.
Lau dira Severrek nabarmendu dituen erreformaren berrikuntzak:
· Administrazio publikoetako langileen prestakuntza (5. artikulua)
Erreformaren arabera, administrazio publikoak sexu- eta genero-identitateari buruzko "sentsibilizazio eta jardun egokiak" bermatuko dituen "prestakuntza emango die legeak aipatzen dituen eremu guztietan" zerbitzuak ematen dituzten langileei.
Besteak beste, "osasun-langileei transexualitateari buruzko prestakuntza egokia, jarraitua eta eguneratua" eskainiko zaie, modu horretan pertsona transek arreta egokia jasotzeko duten eskubidea bermatuz. Halaber, hezkuntzako langileei "trans errealitateari buruzko prestakuntza" ziurtatuko zaie, eta "erreminta egokiak" eskura jarri.
· Transexualitatearen Arretarako Unitate Espezializatua (16. artikulua)
Egun, Genero Identitateko Unitate bakarra dago Osakidetzako sarean, Gurutzetako Ospitalean, eta han artatzen dira generoarekin lotutako kasuak. Gaur onartutako testuak dio Transexualitatearen Arretarako Unitate Espezializatua sortuko dela: "erreferentziazko eta esku-hartzeko unitatea izango da espezializazio edo konplexutasun nabarmenagatik transexualitateari lehen mailako arreta emateko zerbitzuek eman ezin dituzten zerbitzu edo tratamendu aurreratuetan". Era berean, unitate berriaren funtzioak osasun-gidan sartuko dira: "zerbitzuak, tratamenduak edota mediku jarduerak".
· Eskola-eremuan trans errealitateak aintzat hartzeko protokoloa (36. artikulua)
Badira hainbat urte hezkuntza-zentroetan transexualitatea lantzeko protokoloak lantzen eta ezartzen ari direla, baina orain legez jasota geratu da hori. Hezkuntza Sailak, ikastetxeetako zuzendaritzekin batera, "oinarrizko helburu izango du pertsona transei beren errealizazio pertsonala eta soziala ahalbidetuko dien hezkuntza berrmatzea". Horretarako, "beharrezkoak diren neurri guztiak" hartuko dituzte.
· Hezkuntzako planak eta edukiak (37. artikulua)
Sexu-identitate edota genero-identitatea "hezkuntza eremu guztietan errespetatua" izan dadin, "metodologiak, curriculumak eta bestelako baliabideak" bermatuko dira, "aniztasunarekiko ulermena eta errespetua areagotzeko" balioko dutenak.
Elaxar Lersundi, Ekai gaztearen aita, Eusko Legebiltzarrean izan da Trans Legearen erreformaren bozketa gertutik jarraitzeko. ''Lege hau pauso bat gehiago da, baina oraindik asko dago egiteko gizarte honetan'', esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Aste Nagusian galdu ezin diren 5 ekitaldi
Bost plan proposatzen dizkizugu Bilboko Aste Nagusiaz gozatzeko. Galdu ezin dituzun ekitaldiak dira: pregoia eta jaien hasierako txupinaren jaurtiketa, txosnak, lehiaketa gastronomikoak edo balearen ohiko desfilea
Bilboko Aste Nagusiko lehen kartela, 1978an sortua, egia bihurtuko da igande honetan
Ekitaldia Areatzan egingo da, eta zapi urdinak banatuko dituzte bertan, urte hartan jaien ikur gisa zabaldu baitziren.
Herritarrak konfinatu dituzte Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Pasaiako portuan izandako sute batek eragindako keak Lezo eta inguruko biztanleei eragin diezaieke, eta, ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat bidali dute bizilagunei konfinatzea eskatzeko.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.