Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Donostian, 16 urtetik beherako mutil bati sexu-erasoa egitea egotzita
Ertzaintzak 49 urteko gizonezko bat atxilotu du Donostian, 16 urtetik beherako mutil bati sexu-erasoa egitea leporatuta, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Biktimaren gurasoek salaketa jarri zuten otsailaren 14an, semeari gizon batek sexu-erasoa egin ziola eta. Dirudienez, gizona sare sozialen bitartez jarri zen mutikoarekin harremanetan, eta irudi sexualak bidali zizkion. Horrez gain, hitzordua jarri zuten, eta gizonaren etxera joan ziren; bertan izan omen zen erasoa.
Ertzaintzak gizonezkoa atxilotu, eta guardiako epailearen esku utzi du. Ez du aurrekaririk, eta groominga, adingabeak galbideratzea eta sexu-erasoa leporatzen diote.
Haren etxea miatuta, eta ordenagailuan pedofilia material ugari aurkitu omen dute. Ertzaintzak ez du baztertzen biktima gehiago izatea.