Neguko azken asteburuak giro eguzkitsua eta udaberri beteko tenperaturak utziko dizkigu
Udaberri astronomikoa abiatzeko —hilaren 20an hasiko da— egun gutxi falta diren honetan, urtaro horren araberako eguraldia izango dugu gaurtik igandera, gutxienez. Hala, asteburuan, eguzkia eta tenperatura atseginak izango ditugu lege, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera.
Ostiralean, zerua ez da guztiz urdin egongo, eta hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Goizean goiz eta arratsaldean, giroa goibelagoa izango da, eta baliteke han-hemenka euri apur bat egitea; hala ere, egunaren zatirik handiena ateri egongo da, eta urdingune politak zabalduko dira tarteka. Haizea hegoaldetik sartuko da hasieran, baina eguerdi partean iparraldera egingo duenez, eguneko tenperaturak apur bat egingo du behera. Hala ere, giroa goxoa izango da, baina 20 ºC-ren bueltan errendituta.
Larunbata eguzkitsu dator, eta tenperaturak gora egingo du, balio altuenak 20-23 ºC-koak izango baitira. Goizean, zerua oskarbi agertuko da; arratsaldean, berriz, goi-hodei fin batzuk agertuko dira, baina zeruari zurixka kolorea baino ez diote emango. Hegoaldeko haizea ibiliko da, eta kostaldean baliteke brisa altxatzea arratsaldean. Goizean goiz, behe-lainoa sor daiteke ohiko ibarretan, bereziki Araban.
Udaberri itxurako giroak jarraipena izango du igandean. Zerua larunbatean baino lainotuago egongo da, baina hodeiak erdi-mailakoak eta goi-hodeiak izango direnez, ez dute ondorio garrantzitsurik ekarriko eta giro argia izango da. Haizea hego-mendebaldetik sartuko da hasieran, eta brisa altxatuko da arratsaldean. Ez dugu tenperatura aldaketarik espero, eta epeletik jarraituko du (21-23 ºC).
Joeraren arabera, astea bestela abiatuko da, fronte baten iritsierak euria ekar baitezake.
Kontsulta ezau eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
1.778 ikaslek eskatu dute USaPeko euskara azterketa berrikustea
Behin betiko emaitzak datorren astelehenean argitaratuko dira. EHUko errektoreak zehaztu duenez, "ez dute baloraziorik egingo probaren emaitzari buruz"; izan ere, kalifikazioak, une honetan, "behin-behinekoak dira eta berrikuspen prozesuan daude".
Noiz jakingo ditugu USaPeko notak?
Datorren astelehenean, ekainaren 22an, unibertsitatera sartzeko probetako behin betiko notak argitaratuko dira, baina ikasleek azken aukera bat izango dute: azterketak ikustea.
500 babesgune klimatiko daude Euskadin, beroaldiei aurre egiteko
Ihobe sozietate publikoak bultzatutako ekimenari esker, 11 udalerritako eremu publikoak egokitzen dira —hala nola liburutegiak eta parkeak— itzalguneak eta gune freskoak eskaintzeko. Milioi bat pertsonari baino gehiagori egiten die mesede, eta asmoa pertsona zaurgarrienak babestea da.
San Mamesen eta garraio publikoan aldaketak egiteko eskatu zion FIFAk Bilbori
Udalak berretsi egin du 2030ean jokatzekoa den Munduko Txapelketako egoitza izan nahi duela, baina "ez edozein preziotan".
Txirrindulari bat hil da Forondan, auto batekin istripua izanda
Ezbeharra 08:50ak jo barik zeudela gertatu da, A-4306 errepideko biribilgune batetik gertu.
Osakidetzak 17 pertsona txertatuko ditu berriro Bilbon eta Lasarten, hotz-katearen akats baten ondorioz
Osasun Sailak onartu egin du EH Bilduk salatutako hotz-katearen akatsa, eta berriro txertatuko ditu kaltetuak: bost Lasarten eta hamabi Arangoitin. Rebeka Uberak gertatutakoa "ulergaitza" dela esan du, eta gogora ekarri du orain gutxi iraungitako txertoekin Osakidetzan izandako polemika.
Eibarko Udalak ezohiko osoko bilkura egingo du arratsaldean sokamuturren etorkizunaz eztabaidatzeko
Bilkura 19:00etan egingo da, eta bozketa ez da loteslea izango. Bien bitartean, ordu erdi lehenago, 18:30ean, elkarretaratzeak egingo dituzte Udaletxe kanpoan sokamuturraren aldekoek eta aurkakoek.
Albiste izango dira: Abisu horia beroagatik, Estatu Batuen eta Iranen arteko bake akordioa eta "Bizi Natura" saioaren denboraldi amaiera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Eusko Jaurlaritzak euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko eskatu dio EHUri
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatuta zuen azterketak azkar zuzen ditzatela, eta Unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
39 urteko gizon bat atxilotu dute, Basaurin adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa larunbat goizaldean egin zuten, lonja batean.