Aireportua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru hegaldi bertan behera utzi eta beste bost desbideratu behar izan dituzte Loiun, haize zakarraren ondorioz

Bartzelonatik zetorren hegaldi bat ezin izan da lurreratu. Londresetik zetorren beste bat Bartzelonara desbideratu dute, eta Munichetik aireratu den beste batek Bruselan lur hartu behar izan du. Gainera, Tenerifetik zetorren hegaldi bat eta Eindhovenetik zetorren beste bat desbideratu dituzte.
Hegazkin bat Loiuko aireportuan, lur hartzen. Argazkia: EFE
Hegazkin bat Loiuko aireportuan, lur hartzen. Argazkia: EFE

Arratsaldean Loiuko aireportuan lurreratzeko asmoa zuten bost hegaldi beste aerodromo batzuetara desbideratu behar izan dituzte haize zakarraren ondorioz, AENAko iturriek EFE albiste agentziari baieztatu diotenez. Gainera, Loiutik abiatu behar ziren hiru hegaldi bertan behera geratu dira.

Bartzelonatik zetorren hegaldi bat ezin izan da lurreratu, eta Bartzelonara itzuli da. Londresetik (Erresuma Batua) zetorren beste bat Bartzelonara desbideratu dute, eta Munichetik (Alemania) aireratu den batek Bruselan (Belgika) lur hartu behar izan du. Gainera, Tenerife iparraldetik zetorren hegaldi bat eta Eindhovenetik (Herbehereak) zetorren beste bat desbideratu dituzte.

Euskalmetek zehaztu duenez, asteazken honetan 140 km/h-ko ufadak izan dira Urduñan, 117 Garbean, 102 Langraizen, 89 Gasteizen eta 83 Arkautin.

Ostegunean ere, haizeagatik abisu horia 15:00etan hasiko da, eta gauerdian amaituko da, 100 km/h-ko abiadura gaindituko baitute haizeguneetan, batez ere mendebaldean, eta haizeguneak ez diren eremuetan 60-80 km/h-koak izan daitezke.

Ostegunean ere, nabigaziorako arriskuagatiko abisua indarrean egongo da egun osoan zehar eta itsasgorarekin bat egiten duen kostaldeko inpaktuagatik, 05:00etatik 07:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Ostiralean ez da hain haize zakarra ibiliko, eta Segurtasun Sailak itsasaldeko arriskuagatik ezarritako bi abisu horiei bakarrik eutsiko die. Bata nabigaziorako, 00:00etatik 06:00etara, eta bestea kostaldeko inpaktuagatik (05:00-08:00)

Donostiako Pasealeku berria, itxita ibilgailuentzat

Hain justu, olatu handiengatik ezarritako abisua tarteko, Donostiako Udalak Babes Zibilak Pasealeku Berria itxiko die ibilgailuei. Bertan sartzeko debekua gaurko 14:00etatik ostiraleko 08:00ak arte egongo da indarrean, Sociedad Fotograficatik aurrera. 

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X