Bi gizon atxilotu dituzte Donostian beste baten hilketarekin zerikusia dutelakoan
Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu bart Donostian beste baten hilketan nahasita egon daitezkeelakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez.
54 eta 53 urteko bi gizonezko dira atxilo hartutakoak, biak etxebizitza batean hirugarren gizon baten gorpua topatu ostean atxiki dituzte. Hilotzak "indarkeria zantzu nabarmenak" ditu.
Oharraren arabera, Ertzaintzaren agenteak 00:30ean bertaratu dira Donostiako etxebizitza horretara (Mikeletes Pasealekuko 8.a), istiluren bat izan dela jakin eta gero. Gizon bat topatu dute lurrean, hainbat lesiorekin eta, itxuraz, hilda.
Bertaratutako osasun zerbitzuetako medikuak baieztatu du gizonaren heriotza. Ertzaintzak etxebizitzan zeuden beste bi lagunak atxilotu ditu, hilketa delitua egotzita.
Atxilotutakoak ertzain-etxera eraman dituzte. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Behe-lainoak zaildu egin du aireko trafikoa Loiun, eta gutxienez lau hegaldi desbideratu dituzte
Desbideratutako lau hegaldiak Santanderren lurreratu dira. Loiu-Barajas konexio bat bertan behera geratu da, eta atzerapenak izan dira beste hiru hegalditan.
Coruñako aireportua itxi dute pistan basurde bat atzeman ostean
Madrildik eta Milandik abiatu eta Galiziako aireportuan lur hartu behar zuten bi hegaldi beste aireportu batzuetara bideratu dituzte. Halaber, beste bi hegazkin aireratzeko baimena noiz emango zain geratu dira.
Arrasaten erositako txartel bati egokitu zaio Euromillonesen 54 milioi euroko saria
Txartela Arrasateko 66455 loteria administrazioko bulegoan saldu zuten, Musakola auzoko Eroski merkataritza zentroan.
Idurre Eskisabel: "Euskararen pizkundearen lehen txinparta izango da hau"
Euskalgintzaren Kontseiluak deialdia egin du larunbat honetan Bilbao Arena betetzeko. Hitzorduaren helburua da euskal hiztun guztiak mobilizatzea, Idurre Eskisabel idazkari nagusiaren arabera, euskararen "pizkunde" berri baten aldeko "txinparta pizteko", aldarrikapena eta euskal kultura uztartuz, "kulturgileak funtsezkoak baitira hizkuntza batek zentzua eta etorkizuna izan dezan".
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea arrastaka eramateagatik
Gertakariak ostegunean izan ziren, eta genero-indarkeriaren eremuan lesio-delitu bat leporatu diote.
Azkoitiak "irmoki gaitzetsi" du emakume bati egindako sexu-eraso saiakera
Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiekbere gaitzespen irmoa adierazi dute eta indarkeria matxista "aitzakiarik gabe desagerrarazi behar den gaitza" dela azpimarratu dute. Arratsaldean, dozenaka pertsonak elkarretaratzea egin dute herriko plazan.
Garraio publikoaren hobariak luzatu dituzte Gipuzkoan 2026rako
15 urtetik beherakoek doan bidaiatzen jarraituko dute; 15 eta 25 urte bitartekoek % 50eko hobaria izango dute; eta gainerakoek % 40koa.
Ipar Euskal Herriko laborariek altxa dute A-64 errepideko blokeoa
Dermatosi nodularraren inguruan aurrerapausoak lortu dituztelako erabaki dute erretiratzea. Hala ere, zikinkeria ugari gelditu da errepidean eta egunak beharko dituzte erabat garbitu eta libre uzteko.
Euskalgintzaren Kontseiluak azken deia egin du larunbateko Bilboko ekitaldira mobilizatzeko
Gizarte-erakundeen bilguneak zabaldutako prentsa-oharraren arabera, Bilbao Arenako hitzorduak euskararen "pizkunde" berri baterako “txinparta” izan nahi du
800 produktu faltsutu baino gehiago atzeman dituzte Bizkaian
Guardia Zibilak faltsututako 800 produktu baino gehiago atzeman ditu Bizkaian, 35.000 euroko balioarekin. Miaketak Getxon (bi) eta Muxikan egin dira. Oraingoz, bi pertsona dira ikerketapean ustezko errudun gisa.