Arratsaldean atertzera egingo du, eta asteburuan giro eguzkitsu, lehor eta freskoa izango da nagusi
Udaberrian eguraldi aldakorra izan ohi da, eta azken egunak horren erakusle. Joan den asteburuan, txoko askotan 30 ºC-ak harrapatu zituzten, eta uda giroa izan zen nagusi. Asteon, ordea, umeletik eta freskotik izan du gehiago aroak. Bada, asteburua ate joka dugun honetan, beste aldaketa bat iragarri du Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak. Eguraldiak egonkortzera egingo du, eta eguzkia izango dugu nagusi zeru gainetan; hori bai, berorik ez du egingo.
Gaur, osteguna, hodeitsu, euritsu eta tenperatura freskoekin jarraituko dugu. Ipar-mendebaldeko haizeak hodei ugari pilatuko du gurean eta zaparradak botako ditu, batez ere goizean eta ipar partean. Arratsaldeak aurrera egin ahala, pixkanaka atertzera egingo du, eta ostarteak zabalduko dira. Hegoaldean, euria urria izango da, eta arratsaldetik aurrera, zerua urdinago ikusteko aukera izango da. Aurreko egunetan bezala, giro freskoa espero dugu, maximoak 10 eta 13 ºC artekoak izango dira orokorrean, eta balio minimoak egunaren bukaeran neurtuko dira (Gasteizen, esaterako, 4 ºC espero dira).
Ostiralean, eguraldi argia. Zerua, orokorrean, hodei gutxirekin egongo da, ipar isurialdean goizean behe-hodeien tarte hodeitsu batzuekin, eta egunsentian lainoguneekin barnealdeko bailaretan. Ekialdeko haizea ibiliko da; arratsaldean, ipar-ekialdetik finkatuko da eta tarteka bizi ibiliko da. Tenperatura maximoak igo egingo dira eta 17-20 ºC artekoak izango dira. Tenperatura minimoak, ordea, jaitsi egingo dira, eta baliteke Araba eta Nafarroako zenbait lekutan izotza egitea.
Larunbatean ildo beretik jarraituko du aroak: egonkortasuna izango da lege, eta tenperatura freskoak. Zerua hodei gutxirekin egongo den arren, ipar isurialdean behe-hodeien tarte hodeitsuak sor daitezke. Haizeak ekialdetik joko du, eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Ondorioz, tenperatura maximoek beherako bidea egingo dute, eta ez dute 18 ºC-ko langa igaroko (barnealdean, 15 ºC). Minimoak, aldiz, pixka bat igoko dira (3-6 ºC artean).
Joeraren arabera, igandean ez da aldaketarik espero. Hauteskunde egunean, beraz, ez da euririk aurreikusten, eta giro freskoarekin jarraituko dugu.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen sare bat desegin dute: lau atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga garraiatzeko arduraduna 76 urteko gaizkile beterano bat zen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.