justizia arloa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2024an Donostian epaitegi bat eta Bilbon lan arloko beste bat sortzea eskatu du EAEko Auzitegi Nagusiak

Auzitegiak osoko bilkuran adostu du Justizia Ministerioari eskaera egitea, hari baitagokio erabakitzea organo berriak sortzea. EAEko Auzitegiaren arabera, lehen auzialdiko epaitegiek eta Bilboko lan arlokoek urteak daramatzate lan karga handiekin.
Bilboko justizia jauregia.
EAE-ko Auzitegi Nagusiak osoko bilkuran adostu du eskaera. Argazkia: Zarateman CC BY-SA 4.0

EAEko Auzitegi Nagusiko salaren osoko bilkurak lehentasunezkotzat jo du aurten bi epaitegi berri sortzea: Donostiako Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia eta Bilboko Lan arloko beste bat, 13.a.

Auzitegiak eremu judizialaren dauden beharrizanen inguruko txostena onartu du, eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari (BJKN) helarazi azterlanean proposatutakoak. Halaber, EAEko epaitegi eta auzitegien funtzionamendua hobetzeko beste neurri batzuk ere jaso ditu. 

Espainiako Gobernuari, zehazki Justizia Ministerioari, dagokio organo judizial berriak sortzeko erabakia hartzea. Azken urteotan, Espainiako Estatu osorako 70-80 organo judizial sortzea onartu du, eta ohikoena izan da bi EAEri egokitzea; horregatik ezarri du EAEko auzitegiak lehentasuna bi horietan. 

Iaz Arabako Probintzia Auzitegiko Lehen Atala eta Bilboko Lehen Auzialdiko 17 zenbakiko Epaitegian plaza bat sortzea babestu zuen Ministerioak. Azken hori oraindik ez da martxan jarri. 

Aukeraketa egiteko Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak bere garaian ezarritako irizpideari jarraitu zaio, hots, lan karga jakin bat duten epaitegiak lehenestea. Hala, irizpide horren arabera, hiru urtez jarraian sarrera-moduluaren % 130 gainditu behar da. EAEren kasuan, txostenak dio azken hiru ekitaldietan (2021, 2022 eta 2023) lehen auzialdiko 24 epaitegi esklusiboek (zibilak) gainditu dutela maila hori. Halaber, ehuneko horen gainetik egon dira Bilboko Lan-arloko epaitegiak (sortutako azken epaitegia izan ezik), Bilboko Zigor-arloko 7 zenbakiko Epaitegia, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Bigarren Atala eta Arabako Auzitegiko Lehen Atala. Txostenaren arabera, Donostiako Zigor-arloko 4. zenbakiko epaitegiak ere maila hori gainditu du 2021eko eta 2022ko ekitaldietan, eta oso hurbil geratu da 2023an ( % 126).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X