Heriotzak % 7,8 jaitsi ziren EAEn 2023an
Iaz 22.310 heriotza izan ziren Euskal Automonia Erkidegoan, hau da, 2022an baino % 7,8 gutxiago, batez ere covid-19ak eragindakoak % 79,4 jaitsi zirelako.
Lurraldez lurralde aztertuta, 2023an zehar, Bizkaian 11.886 pertsona hil ziren, % 9,6 gutxiago; 7.508 Gipuzkoan (% 4,6 gutxiago) eta 2.916 Araban (% 8 gutxiago).
Heriotzen artean, 35 urtebetetik beherakoak izan ziren (aurreko urteko 41 heriotzak baino gutxiago), eta 440, berriz, 100 urtetik gorakoak (2022an baino 23 gehiago).
2023an 354 heriotza izan ziren Covi-19aren ondorioz (guztiak analisi espezifiko baten bidez berretsiak), aurreko urteko 1.721ak baino ia % 80 gutxiago. 2021ean koronabirusak eragindako heriotzak 1.682 izan ziren eta 2020an 3.096.
Birus hori beste 96 heriotzatan ere egon zen, baina ez zen heriotza horien kausa nagusia izan, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak astelehen honetan jakitera eman duenez.
2023ko behin-behineko datu horiekin, hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen Euskadin, heriotzak jaiotzak (8.889) baino gehiago izan baitziren. Lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaiak 5.239 biztanle galdu zituen arrazoi horregatik, Gipuzkoak 2.948 eta Arabak 702.
Heriotza-kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren, 1.600 eta 1.407 heriotza eragin baitzituzten, hurrenez hurren; beraz, bien artean heriotzen % 52,8 izan ziren. Hirugarren heriotza-kausa arnas sistema izan zen, 446 kasurekin (% 7,8). Nerbio-sistemaren eta digestio-sistemaren ondoriozko heriotzak % 7,3 eta % 4,3 izan ziren, hurrenez hurren.
Zure interesekoa izan daiteke
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.
Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu
Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.