Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafar herritarren % 26,7k dute euskararen ezagueraren bat, eta % 15,1ek hitz egiten dute

Euskaraz berba egiten dutenen portzentajea % 25etik gorakoa da 24 urtetik beherakoen kasuan. Adinak aurrera egin ahala, behera egiten du euskal hiztunen kopuruak. 65 urtetik gorakoetan, adibidez, % 8,3k hitz egiten dute.
Euskararen aldeko manifestazioa Iruñean
Euskararen aldeko manifestazioa Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE

Nafarroako herritarren % 15,1ek euskaraz hitz egiten dute, eta % 11,3k ulertu. Bestalde, % 73,3 ez da euskalduna, Nafarroako Estatistika Institutuak emandako 2022ko datuen arabera.

2021eko datuekin alderatuta, bi hamarren hazi da euskaradunen portzentajea. Emakumezkoen eta gizonezkoen artean ez da apenas ezberdintasunik.

2022an, euskaraz berba egiten zutenen portzentajea % 25etik gorakoa zen 24 urtetik beherakoen kasuan. Adinak aurrera egin ahala, behera egiten zuen euskal hiztunen kopuruak. 65 urtetik gorakoetan, adibidez, % 8,3k hitz egiten zuten euskaraz duela bi urte.

25 urtez azpikoen artean, ez zen 2022tik 2023ra ia aldaketarik egon. Ordea, adin erdikoen artean gorakada nabaritu zen.

Hain zuzen ere, 25 eta 34 urte bitartekoetan izan zuen hazkunderik handiena euskaraz hitz egiten dutenen portzentajeak —zazpi hamarren 2021etik— (% 18,9tik % 19,6ra.) 35 eta 44 urte bitartekoen taldean sei hamarren igo zen portzentajea, % 13,1era arte, eta 45 eta 54 urte artekoetan bost hamarren, % 10,6ra arte.

55 urtetik gorakoen kasuan, ostera, ez zen aldaketarik igarri

Udalerriei dagokienez, Urrotzen dago euskaradun gehien (% 95,9), Arantza (% 91,8) eta Araitz (% 90,5) atzetik dituela. Aitzitik, badira 18 udalerri non portzentajea ez den % 1era iristen. Horiek guztiak, bat salbu (eremu mistoan dago), eremu ez euskaldunean daude.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X