Trafiko istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat zauritu da A-1 autobidean, Gasteizen, lau kamioik talka eginda

Auto-ilara luzeak sortu dira lau orduz; bost kilometrorainokoak zenbait unetan. Istripua 08:25ean jazo da, Lopidanako irteeran. Lau kamioik, horietako bi artikulatuta, elkar jo dute.
Zauritu bat eta bost kilometrorainoko auto-ilarak A-1 autobidean, Gasteizen. Argazkia: Trafikoa
Zauritu bat eta bost kilometrorainoko auto-ilarak A-1 autobidean, Gasteizen. Argazkia: Trafikoa

Pertsona bat zauritu da asteazken honetan A-1 errepidean, Gasteizen, lau kamioiren arteko talkan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bost kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.

Istripua 08:25ean jazo da, A-1 errepidean, Gasteizen, Lopidanako irteeran. Lau kamioik, horietako bi artikulatuta, elkar jo dute.

Ibilgailuetako bidaiarietako bat zauritu da, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.

Auto-ilara luzeak sortu dira lau orduz; bost kilometrorainokoak zenbait unetan. 11:00etan, pilaketak gutxituz zihoazen, eta hiru kilometrokoak ziren. Eguerdirako, zirzkulazioa bere onera etorri da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X