Biztanleria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehen aldiz 2.200.000 biztanleko langa gainditu zuen Euskadik 2023ko uztailean

Zehazki, 2.201.462 biztanle zituen orduan, 2022ko uztailean baino 10.994 gehiago, Eustatek zabaldutako datuen arabera. Hiru lurraldeetan handitu zen biztanleria 2023ko urtarrila eta uztaila bitartean.
Jendea Bilbon
Jendea Bilbon

Lehen aldiz 2.200.000 biztanleko langa gainditu zuen Euskadik 2023ko uztailaren 1ean. Urteko lehen seihilekoan, gora egin zuen egoiliarren kopuruak (4.717 pertsona gehiago), batez ere, atzerritik iritsitako pertsona kopuru handiagatik (biztanleria osoaren % 9,5).

Zehazki, 2.201.462 biztanle zituen orduan, 2022ko uztailean baino 10.994 gehiago, Euskal Estatistika Institutuak (Eustat) zabaldutako datuen arabera. 

Datuok, beraz, berretsi egiten dute 2002an biztanle kopuruak hartutako goranzko joera. 2021ean (6.682 pertsona gutxiago) eta 2020an (6.512 pertsona gutxiago), aldiz, behera egin zuen populazioak. 

Euskadiko hiru lurraldeetan egin zuen gora biztanleriaren kopuruak urtarrila eta uztaila bitartean. Bizkaian, 2.623 pertsona gehiago zeuden orduan (1.146.642 guztira); Araban, 1.070 gehiago (333.921), eta Gipuzkoan, 1.024 gehiago (720.899).

Hiriburuetan ere handitu zen populazioa iazko lehen seihilekoan, gehienbat Gasteizen (993 egoiliar gehiago). Bilbon, 704 pertsona gehiago zeuden, eta Donostian, 75 gehiago.

Bestalde, jatorriz atzerrikoak diren pertsonen kopurua % 9,3tik % 9,5era igo zen urtarriletik uztailera.

Atzerritarren % 45,6 Amerikako herrialdeetatik iritsi ziren, % 24,5 Afrikatik heldutakoak ziren, % 22,1 europarrak, eta % 7,8 Asia eta Ozeaniakoak.

Eustaten datu horien arabera, Euskadiko herritarren batezbesteko adina 45,8 urtekoa da (44,3 gizonezkoetan eta 47,3 emakumezkoetan).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palestinarekin Elkartasuna elkarteak gogorarazi du Palestinako erasoek "ez dutela etenik" eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez eteteaz gain, Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala

12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X