Abisu meteorologikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia ezarri dute arratsalderako, euriteengatik eta kazkabarragatik

Arratsaldeko lehen orduetan zaparrada trumoitsuak eta txingorra ere bota ditzake.
Lluvia ya granizo. Foto: EFE.
Lluvia ya granizo. Foto: EFE.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du arratsalderako, 15:00etatik 21:00etara, euriteengatik.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak zehaztu duenez, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke barnealdean.

Euskalmetek iragarri duenez, 15:00etatik aurrera zaparrada ertainak, handiak eta trumoitsuak espero dira barnealdean, baita txingorra ere (zentimetro 1).

Arratsaldeko lehen orduetan zaparrada trumoitsuak eta kazkabarra bota ditzake Euskal Autonomia Erkidegoko edozein tokitan, baina batez ere ekialdean, Gipuzkoan.

Ostiralean, aldiz, ezegonkortasuna amaituko da eta lehen orduetako hodeiek ostarteak utziko dituzte; hala ere, goizean euri txikia egin dezake ipar isurialdeko zenbait puntutan. Tenperatura maximoek gora egingo dute apur bat, eta haizeak iparraldetik eta ipar-mendebaldetik joko du.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidal itzazu zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X