Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau pertsona artatu dituzte Santurtzin eta Villabonan piztutako bi sutetan kea arnasteagatik

Santurtzin pertsona bat ospitaleratu behar izan dute eta Villabonan, berriz, hiru pertsona tokian bertan artatu dituzte.

Lau pertsona artatu dituzte eta horietako bat ospitaleratu behar izan dute goizaldean Santurtzin eta Villabonan piztutako bi sutetan kea arnasteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Santurtziko sutea 04:30ak aldera piztu da Iparragirre kaleko etxebizitza batean, eta bertako jabea ospitalera eraman dute kea arnasteagatik.

Suhiltzaileek sua itzali bitartean bizilagunak etxetik atera badituzte ere, behin itzalita, etxera itzuli ahal izan dira.

Bigarren sutea 05:00ak aldera piztu da Villabonako Arroa auzoko zortzi solairuko etxebizitza eraikin batean. Hiru pertsona tokian bertan artatu dituzte kea arnasteagatik, eta bizilagunak etxetik atera dituzte.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X