OSASUN SAILA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

120.000 pertsona Osakidetzako espezialista batek artatzeko zain daude Euskadin

Horrez gain, beste 23.328 pertsona ebakuntza kirurgiko baten zain daude, eta horietatik 400ek sei hilabete baino gehiago daramate ebakuntza horren zain.
EITB MEDIA
EITB MEDIA

120.000 herritar inguru Osakidetzako espezialista batek artatzeko zain daude. Batez beste, itxaronaldia 68,5 egunekoa da. Horrez gain, beste 23.328 pertsona ebakuntza kirurgiko baten zain daude, eta horietatik 400ek sei hilabete baino gehiago daramate ebakuntza horren zain. 

Alberto Martinez Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarrari helarazi dizkio datuak, EH Bilduk eta PPk egindako informazio-eskaerei erantzunez.

Bidalitako dokumentazioaren arabera, 119.643 euskal herritar kanpoko kontsulta baten zain daude. Atzerapen handiena duten espezialitateak berdinak dira, oro har, Osakidetzako erakunde sanitario guztietan: traumatologia, oftalmologia, otorrinolarongologia eta ginekologia, hain zuzen ere.

Bestalde, kirurgiako itxaron-zerrendetan 23 328 pertsona daude, eta horietatik 397k sei hilabete baino gehiago daramatzate zain. Donostialdeko ESIak 4.416 paziente ditu, Arabako ESIak 3.935, Gurutzetako Ospitaleak 3816 eta Galdakaokoak 1683.

Proba diagnostikoetarako itxaronaldiari dagokionez, batez besteko atzerapena 33,78 egunekoa da Osakidetza osoan, eta zain dauden pertsonak 51.328 dira. Zitazioa jasotzeko paziente gehien dituzten probak ekografiak, mamografiak eta TACak dira.

Zitazioa jaso arte igarotzen den denbora aldatu egiten da ESIaren eta proba motaren arabera. Horrela, Bidasoako ESIan sei hilabete baino gehiago itxaron behar da (186,78 egun) ekografia baterako, eta Gurutzetan ia urte erdi (157,93 egun) ekokardiograma baterako. Aldiz, ekografia ginekologikoa 1,5 egunetan egiten da Donostialdeko ESIan eta 5 egun baino gutxiagotan Gurutzetan. Araban, proba horretarako 38 egun itxaron behar da.

Lehen Mailako Arretan, batez besteko itxaronaldia 48 ordutik beherakoa da administrazioko, erizaintzako, familia-medikuntzako eta pediatriako hitzorduak zenbatuz gero.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X