erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat atxilotu dute Bilbon etxebizitza batean izandako borroka batean bikotekidea hiltzen saiatzeagatik

Emakumeak odol arrastoak zituen eta bere burua defendatzeko gizona erasotu zuela argudiatu zuen. Gizona larri zaurituta eraman zuten Gurutzetako ospitalera.

Ertzaintzako agenteek emakume bat atxilotu dute Bilboko etxebizitza batean bere bikotekidea, 40 urte inguruko gizon bat, hiltzen saiatzea egotzita. Gizona larri zaurituta eraman zuten Gurutzetako ospitalera.

Astelehen arratsaldean jazo ziren gertakariok. 14:30ak aldera, bizilagun batek Bilboko Zorrotza auzoko etxebizitza batean izandako istiluez ohartarazi zuen. Ertzaintzako patruila bat etxebizitzara iritsi zenean, gizon bat aurkitu zuen odoletan eta ia konorterik gabe.

Emakumea ere etxean zegoen, eta odol arrastoak zituen. Honek azaldu zienez, bikotekidea erasotzen saiatu zitzaion eta, horren aurrean, bere burua defendatu zuen.

Polizia autonomikoa gertakariaren nondik norakoak argitzen saiatzen ari da. Oraingoz, emakumea hilketa saiakeragatik atxilotu dute, eta ospitalean dagoen gizonari eginbideak ireki dizkiote genero-indarkeriako ustezko delitu batengatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Adimen Artifiziala, bullyinga egiteko tresna berria: “Hezkuntza digitalean hezi behar ditugu haurrak”

Azken urtean, ziberbullyinga gauzatzeko adimen artifizialaren erabilerak nabarmen egin du gora, hainbat ikerketaren arabera. Gelakideren baten argazki, bideo edo audio bat manipulatuz bideo faltsuak sortzeko erabiltzen da AA, eta sare sozialen bidez zabaltzen dira. Mikel Cerezo gizarte hezitzaile eta adikzioetan adituak adierazi du orain "duela urte batzuk baino askoz bizkorrago" hedatzen direla edukiak, eta ondorioak suntsitzaileak izan daitezkeela.  

SAN SEBASTIÁN, 15/09/2025.- Primera jornada del juicio presidido por el juez, Augusto Maeso (d), celebrado este lunes en la Audiencia Provincial de Gipuzkoa contra el masajista donostiarra acusado de agredir sexualmente a tres adolescentes .EFE/Juan Herrero
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Hiru adingaberi sexu-erasoak egin zizkien masajistari 26 urteko kartzela-zigorra ezarri diote

Gipuzkoako Auzitegiak jada agindu du gizona espetxeratzea. 14 urteko kartzela-zigorra ezarri dio 16 urtetik beherako adingabeei egindako bi sexu-eraso delituengatik (zazpi urte, biktima bakoitzeko), 10 urtekoa, 16 urtetik beherakoari egindako sexu-eraso jarraituagatik, eta, bi urtekoa, haurren sexu-ziberjazarpenagatik. Gainera, beste neurri batzuen artean, espetxetik ateratzen denean 17 urte egin beharko ditu zaintzapeko askatasunean, eta, orotara 40.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die hiru biktimei.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X