Emakume bat atxilotu dute Hernanin, bizilagunen etxera balkoitik pasatu eta horietako bat sastatzeagatik
Ertzaintzak 58 urteko emakume bat atxilotu du Hernanin, bizilagunen etxera sartu eta gizon gazte bati labanaz eraso egin ostean.
Segurtasun Sailak ohar baten bidez azaldu duenez, larunbateko 06:00ak inguruan gertatu da erasoa. Erasotzailea balkoitik sartu da bizilagunen etxera, zaratak esnatuta etxe horretan bizi den emakumea ohetik jaiki eta sukaldera joan da, eta han aurkitu du bizilaguna. Erasotzailea labana bat sartzeko imintzioka eta oihuka hasi zaio orduan etxeko jabeari.
Oihuek esnatuta agertu da sukaldean emakumearen semea, eta ama babesten saiatu denean sartu dio bizilagunak labana sabelean. Ama larrialdi zerbitzuei deika ari zen ordurako.
Bertaratutako ertzainek bi aldeak banandu dituzte, eta 58 urteko emakumea atxilotu dute, etxebizitza horretara baimenik gabe sartzea, lesioak eragitea eta giza hilketa saiakera egotzita.
Atxilotua ertzain-etxera eraman dute, beharrezko eginbideak egitera, eta zauritua anbulantzian eraman dute ospitalera.
Albiste gehiago gizartea
Zartako eta Radiocrimen taldeek euren baxu-jotzailea kanporatu dute, indarkeria matxistagatik
Instagram sare sozialeko Denuncias Euskal Herria kontuan hainbat erabiltzailek salatu dute musikariak bikotekideei tratu txar fisikoak zein psikologikoak ematen zizkiela.
Hilik aurkitu dute asteartean Gorbeian galdutako mendizalea
Bilaketa lanak uste baino gehiago luzatu dira, ez baitzen baimenik eman desagertuaren telefono mugikorra geolokalizatzeko.
Ikusi berriz uztailaren 10eko entzierroa
2025eko sanferminetako uztailaren 10eko entzierroa, Orainen.
Entzierro garbia eta azkarra, Victoriano del Rio ganadutegiaren eskutik
Zezenek 2 minutu eta 19 segundo behar izan dituzte bidea egiteko. Lehen balantzearen arabera, zazpi pertsona ospitaleratu behar izan dituzte, kolpeak hartuta.
Justizia Aranarentzat plataformak salatu du Bilbon barrabil bat galdu zuen gaztea zauritu zuen "ertzaina estaltzen" ari direla
Plataformaren hitzetan, "nahikoa zantzu" daude ziurtatzeko "Iker jo zuen foam bala zuzenean jaurti zutela, inolako istilurik edo arrisku egoerarik ez zegoen testuinguru batean".
Festa lehertu da Baionan!
Urtero legez, Leon erregearen agerrerak eman dio hasiera Baionako besten hasierari. Hiriko hiru giltzak udaletxeko balkoitik jaurtita, hasi dira Lapurdiko hiriburuko festak.
57 gazte ari dira parte hartzen Gazterock programaren XVII. edizioan
Gazteriaren Foru Erakundeak Gasteizko Hell Dorado aretoarekin elkarlanean urtero antolatzen duen Gazterock udalekuen programak bere XVII. edizioa bete du aurten. Udalekuetan, parte-hartzaileek musika ekoizteko tailerrak, musika konboak, rockaren historia, film laburrak, argazkigintza eta "merchandising"a egiten ikasten dute.
Hiru proiektu lehian, Donostiako Amara-Easo trenbide ingurua eraldatzeko
Lehiaketako lehen saria Amado Martin Padillaren 'Habitar el bosque urbano' lana eraman du. Ander Gortazar Balerdi eta Ibai Usandizagaren 'Kalerik kale plazarik plaza' lanak irabazi du bigarrena, eta hirugarrena Juan Beldarrain Santosen 'Hari berdez hiria josi' lanak jaso du. Proiektua parte-hartzailea izango da, herritarek iritzia eman dezaten.
Euskadiko gazteen % 70 pozik daude bere lan-egoerarekin
Gazteen ustez, Euskadiri eragiten dioten arazo nagusiak lan-merkatua, etxebizitza, zailtasun ekonomikoak eta osasunarekin lotutako gaiak dira.
Kerman Villateren heriotzan erantzukizuna duten enpresak zigortzea eta Gasteizko Udalak parte hartzea eskatu du familiak
Kerman Villate Beitiaren familiak —Mitika diskotekako atezain batek hil zuen gaztea— gutun bat bidali dio Gasteizko alkateari, semearen "hilketaren" erantzuleei azalpenak eta zigorrak eskatzeko. Diotenez, semearen heriotza "ez zen istripua izan", baizik eta "erakundeen arduragabekeriek, elkarren segidan, eragindako hilketa".