EUSKARA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako aterpetxeetako langileei eskatutako euskara eskakizuna "baztertzailea" dela ebatzi du epaileak

Gipuzkoako Foru Aldundia auzitara eraman zuen CCOOk, aterpetxetako langileen egonkortze prozesuan ezarritako hizkuntza eskakizunak direla eta. Epaileak arrazoia eman dio sindikatuari.
Donostiako Justizia Auzitegia, artxiboko irudi batean.
Donostiako Justizia Auzitegia, artxiboko irudi batean.

EAEko erakundeetako lan eskaintza publikoetan ezarritako euskara eskakizunen kontrako epaiak bata bestearen atzetik ari dira iristen azken hilabeteotan. Azkena, Donostiako epaitegi batetik iritsi da, CCOO sindikatuak jarritako helegite bati erantzunez. Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen dituen aterpetxeetako langileen egonkortze prozesuan ezarritako euskara eskakizuna "baztertzailea eta gehiegizkoa" dela ebatzi du epaileak.

Epaiaren berri emateko zabaldu duen oharrean, CCOOk azaldu du Gipuzkoako Aldundiaren lan eskaintza bati zuzenean eragiten dion "lehendabiziko sententzia" dela honakoa. Uliazpi Fundazioaren kasua ekarri du gogora sindikatuak, argitzeko kasu horretan Aldundiaren menpeko erakunde bat zela langileen kontratatzailea, eta ez Aldundia bera.

CCOOk berretsi du "lan eskubideak eta hizkuntza eskubideak bateragarriak" direla, betiere "proportzionaltasun soziolinguistikoak errespetatuta". Bere jarrera defendatzeko emandako argudioen artean, sindikatuak dio aterpetxeetako garbitzaileek "txanda bakoitzeko 3 edo 4 laguneko taldetan" lan egiten dutela, eta horietatik bakarrak edo bik dutela zuzeneko harremana erabiltzaileekin "otorduetan". "Gainerako denbora guztian, garbiketa lanak egiten dituzte, herritarrekin harremanik izan gabe", zehaztu du zentralak.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X