Aterpetxeetako garbitzaileen euskara eskakizuna atzera bota duen epaiari helegitea jarriko dio Aldundiak
Gipuzkoako Foru Aldundiak helegitea jarriko du egonkortze prozesuan aterpetxeetako garbitzaile posturako ezarri zituen hizkuntz eskakizunak atzera bota dituen epaiaren aurka. CCOO sindikatuak eraman zuen gaia auzibidera, eta Donostiako epaitegi batek arrazoia eman dio. Garbitzaile postu guztietarako euskara eskakizuna ezartzea "baztertzailea eta gehiegizkoa" dela iritzi dio kasua aztertu duen epaileak.
Hedabideen aurrean gaur egindako adierazpenetan, Irune Berasaluze Gipuzkoako Aldundiko eledunak ziurtatu du "herritarren hizkuntza eskubideak" zein "Aldundiaren eskumenak" irmo defendatuko" dituztela. Erantsi duenez, plantilla egonkortzeko Aldundiak abiatu dituen prozesuek "lege berme guztiak" dituzte, eta gogor kritikatu du epaia.
Berasaluzeren hitzetan, euskararen kontra azkenaldian kaleratzen ari diren sententziak "urtetan herri honetan lortutako adostasunen aurka doaz". Aldundiaren zerbitzu publikoen erabiltzaile guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko "konpromisoa" berretsi du, "gizarteak hala eskatzen" duelako.
Epaiaren berri emateko atzo zabaldutako oharrean, CCOOk nabarmendu zuen "lan eskubideak eta hizkuntza eskubideak bateragarriak" direla, betiere, "proportzionaltasun soziolinguistikoak errespetatuta". Bere jarrera defendatzeko emandako argudioen artean, sindikatuak dio aterpetxeetako garbitzaileek "txanda bakoitzeko 3 edo 4 laguneko taldetan" lan egiten dutela, eta horietatik bakarrak edo bik dutela zuzeneko harremana erabiltzaileekin "otorduetan". "Gainerako denbora guztian, garbiketa lanak egiten dituzte, erabiltzaileekin harremanik izan gabe", zehaztu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.