Lehergailu militarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gerra zibilaren obus bat izan litekeen lehergailu bat atera dute Arga ibaitik

Polizia Nazionalak ohartarazi du arriskutsua dela, eta herritarrei eskatu die berehala harremanetan jartzeko horrelako beste lehergailu bat aurkituz gero.

Polizia Nazionalak lehergailu bat atera du Arga ibaitik (Iruñea), gerra zibilaren obus bat izan litekeena. Lehergailua Trinitarios zubiaren inguruan zegoen, eta hura erauzteko neodimiozko imanen arrastatze teknika erabili da.

Lehen analisiaren arabera, lehergai militarrez kargatuta dago, eta kalteak ditu pizteko elementuetan. Ezaugarri horiek direla eta, arriskua areagotu egin da, Poliziak jakinarazi duenez. Ondoren, atzeman egin dute, aztertzeko eta suntsitzeko.

Poliziak gogorarazi du, halaber, horrelako jardunbideek arriskua ekar dezaketela, pizte-sistema bere horretan gorde dezaketelako eta lehergaiekin kargatuta egon daitezkeelako. Horregatik, horrelako lehergailuren bat aurkituz gero, berehala polizia-zerbitzuekin harremanetan jartzeko eskatu die herritarrei.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X