migrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiak larrialdi dispositibo bat aktibatu du, atzerritar adingabeen harrera sarea "kolapsatuta" baitago

Bidaiderik gabeko migratzaile gazteak etengabe heltzen ari direla eta (batez beste, hiru egunean), Aldundiaren arreta zentroak "muturreko egoeran" daude. Sarea arintzeko asmoz, urgentziazko dispositibo bat jarriko du martxan, berehala eta gutxienez urtebetez.
Hainbat migratzaile Irunen.
Bidaiderik gabeko gazte atzerritarrentzako egoitzak "mugan" daude, Aldundiaren arabera. EFE

Bizkaiko Foru Aldundiak "mugan, kolapsatuta" ditu bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak artatzeko lurraldean dituen 16 zentroak, gaur Lexuri Arrizabalaga Aldundiaren bozeramaileak aitortu duenez. Horren aurrean, larrialdiko laguntza dispositiboa aktibatzea ebatzi du foru erakundeak. 

Aldundiak gaur onartu du dispositibo hori martxan jartzeko aukera ematen dion akordioa, gobernu bileran. Batzarraren ostean, prentsa aurrera azaldu da Arrizabalaga, dispositiboaren nondik norakoak azaltzeko. 

Argitu duenez, egunean batez beste hiru atzerritar adingabe heltzen dira Bizkaira "bide ezberdinak erabilita". Hala, gurasorik gabe datozen haurrak artatzeko Bizkaiko zentroetan 602 adingabe daude gaur-gaurkoz. Aldundiak lau zentro berri zabaldu ditu aurten, baina ez dira nahikoa, eta "sarea gainezka" dago, "muturreko egoeran". Aurrerantzean, gainera, fluxu horri eustea aurreikusi du foru erakundeak. 

Aldundiak EITB Mediari emandako datuen arabera, aurten, urtarril eta urriaren amaiera bitartean, 725 adin txikiko iritsi dira Bizkaira; hilean, 70. % 20k euren borondatez alde egin dute, eta horiei 18 urte betetzen dituzten migratzaileak batu behar zaizkie (egoitzetatik irten behar dira). 

Azkenekoz, 2018an egon zen "tentsionatuta" Bizkaiko harrera sarea, eta orduko hartan 400 adingabe zeuden zentroetan. 

Larrialdi dispositiboa berehala zabalduko du Aldundiak, oraindik zehaztu ez duen plaza kopuruarekin. Dispositibo hori gutxienez urtebetez mantenduko du erakundeak, sei hilabetez luzatzeko aukerarekin.

Espainiako Gobernuari "rol aktiboa" hartzeko deia

Bizkaiko Aldundiak berretsi egin du "egoera zaurgarrian dauden haur eta nerabeak babesteko konpromisoa", baina onartu du "zailtasun larriak" dituela adingabe horiek "gizarteratzen lagunduko duten gizarte eta hezkuntza proiektuak bermatzeko". 

Hori horrela, dei egin dio Espainiako Gobernuari "rol aktiboa" hartzeko krisi humanitario honetan, eta "egiturazko neurriak" ezartzeko eskatu dio "migrazio fluxuak kontrolatzeko eta lurraldeen arteko erantzukizunen banaketa bidezkoa eta zuzena ezartzeko". Era berean, autonomia erkidegoei eskatu die lan humanitario horretan "beren zatia har dezaten eta beren erantzukizuna saihestu ez dezaten".

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X