Zientzialarien erdiek erasoak jasan dituzte hedabideetan beren iritzia eman ondoren
Espainiako Estatuko zientzialarien erdiek (% 51,05) erasoak jasan dituzte azken bost urteetan hedabideetan beren iritzia eman ondoren, bereziki covid-19az edo klima aldaketaz hitz egin dutenean. Gainera, emakumeen aurkako erasoak (% 56,86) ugariagoak izan dira gizonen kontrakoak (% 46,21) baino.
Horiek dira Maider Eizmendi Iraola EHUko Gureiker taldeko ikertzaileak gidatu duen inkestaren ondorio nagusiak, eta bertatik ateratako emaitzak Science eta Nature aldizkarietan argitaratu direnen ildo berekoak dira.
Emaitzak azaltzeko hedabideen aurrean egindako agerraldian Maider Eizmendik azpimarratu duenez, esperientzia negatiboak izan dituzten ikertzaileen % 16,5ek dibulgazio lanak uztea eta hedabideekin gehiago ez hitz egitea erabaki dute.
Ikerketa lanak agerian utzi du, batetik, herritarrentzat garrantzitsua dela kontrastatutako informazio zehatza jasotzea, eta, bestetik, kazetarientzat ere berebizikoa dela informazio iturri fidagarri eta egokiak izatea.
Inkestan parte hartu duten zientzialarien % 83,12k balorazio positiboa egin dute hedabideetan izan duten parte-hartzearen inguruan. Batez ere, beren mezuak eta ikerketak helarazteko aukera azpimarratu dute; aitzitik, esandakoak desitxuratzeko beldurra edo denbora falta kritikatu dute.
Erasoen artean, gehienak irainak (% 30,38) izan dira, baita gaitasun profesionalari eta integritate profesionalari buruzko iruzkinak ere.
Zientzialarien aurkako eraso horiek, batez ere, X sare sozialean (% 59,86) eta hedabide digitaletan (% 21,13) gertatzen dira. Hala ere, zenbait kasutan irainak aurrez aurrekoak izaten dira, izan publikoan (% 11,97) edo pribatuan (% 7,39).
Zure interesekoa izan daiteke
Kamioi bat irauli da AP-8 autobidean, Iurreta parean, eta itxi egin behar izan dute
Irunerako noranzkoan gertatu da istripua. Autobideko zirkulazioa etenarazi dute, larrialdi-zerbitzuak ibilgailua kentzeko lanean ari diren bitartean.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.