EITB Data
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroa, kirolean diru gehien gastatzen duen Estatuko erkidegoa

EAE zerrenda horretako bostgarren lekuan dago. Pandemiaz geroztik kirol jardueretan egiten den gastua % 23 inguru handitu da bi erkidegoetan.
Gastua kirolean. Argazkia: EITB Media.
Gastua kirolean. Argazkia: EITB Media.

Nafarroa da kirolari lotutako ondasun eta zerbitzuetan pertsonako gastu handiena duen Estatuko erkidegoa. 2023ko datuen arabera, lurralde horretan batez besteko gastua 480 eurokoa da pertsonako eta urteko.

Euskal Autonomia Erkidegoa sailkapeneko bosgarren postuan dago, Errioxa, Aragoi eta Andaluziaren atzetik, pertsonako eta urteko 322 euroko batez bestekoarekin.

Nafarroako gastuaren faktoreen artean ehizan aritzen direnen kopurua eta txirrindularitza egiten dutenena daude. Alde batetik, Foru Komunitatean 19 mila ehiza-lizentzia baino gehiago dago, Estatuko lizentzia guztien % 3,4. Bestetik, kirola egiten duten 10 pertsonatik ia 4k txirrindularitza egiten dutela diote. Bi kirol horiek beste jarduera batzuek baino gastu-bolumen handiagoa dakarte.

Kiroleko gastua nabarmen handitu da bi erkidegoetan covid-19aren pandemiaz geroztik, 2019-2023 aldian: % 23,2 Nafarroan eta % 22,6 EAEn.

Datuok deigarriak dira Estatuan oro har izan den hazkundearekin alderatzen badira, han % 8,3koa izan baita soilik.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X