Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Goiz beltza Nafarroako errepideetan: hiru pertsona hil dira Itzan eta Berriobeitin izandako istripu banatan

Bi pertsona Berriobeitiko Añezkar kontzejuan goizean goiz izandako ezbehar batean zendu dira. Beste biktimak Itzan (Iruñetik gertu) galdu du bizia: haren autoa bidetik irten eta erre egin da.
Itzan istripua izan duen autoa
Itzan istripua izan duen autoa

Guztira, hiru pertsona hil dira gaur Nafarroan izandako istripuetan. Goizean goiz, bi pertsona zendu dira Añezkarren (Berriobeiti, Nafarroa). Handik ordubetera gertatu da bigarren istripua, kasu honetan, Itzan; pertsona batek bizia galdu du han.

Berriobeitin izan den istripua. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak Berriobeitin izan den istripua. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

Berriobeitiko ezbeharra 06:30ean jazo da N-240-A errepideko (Gasteiz-Iruñea) 9,4 kilometroan. Ezbeharraren unean, behe laino itxia zegoen eremuan. Dena dela, ez dakite horrek egin ote duen istripua, eta Guardia Zibilak ikerketa abiatu du. Irurtzun aldera zihoazen bi autok aurrez aurre talka egin dute, eta horietako bat kontrako noranzko erreian sartu da; kamioi baten kontra jo du. Bi autoetako gidariak hil dira, 53 eta 57 urteko bi iruindar.

Armatutako institutuak ez du argitu zendutakoak zein ibilgailutan zihoazen, ezta auto berean zeuden ere. Errepidea guztiz itxita egon da tarte batez, baina ireki dute berriro.

Berriozarko Udalak bi dolu egun ezarri ditu Jose Manuel Caballero Casado langilea trafiko istripuan hil eta gero. Bozeramaileen Batzordeak bere atsekabe sakona adierazi du, eta elkartasuna eta babesa adierazi die hildakoaren familiari, lagunei, lankideei eta, era berean, Berriozarko herriari.

Ordubete geroago,  07:25ean, jazo da Itzako istripua. NA-7010 errepidetik, Irurtzun eta Astriain lotzen dituen bidetik, zihoan auto bat bidetik irten eta erre egin da. 28 urteko gidaria bertan hil da.

Iaz 23 pertsona hil ziren Nafarroako errepideetan.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X