SEXU ERASOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

46 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian, emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta

Sexu erasoa otsailaren 12an gertatu zen, Donostiako etxebizitza batean. Gizonak ihes egin zuen, eta Ertzaintzak atzo aurkitu eta atxilotu zuen.

46 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Donostian, pasa den otsailaren 12an emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ertzaintzak egindako ikerketaren arabera, sexu erasoa Donostiako etxebizitza batean gertatu zen. Ustezko erasotzaileak gela bat alokatu zuen bertan. Gizonak, indarkeriazko eta larderiazko jarrera baliatuz, sexu erasoa egin zion emakumeari, eta, ondoren, etxetik alde egin zuen.

Gertatutakoaren berri izan ondotik, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen ustezko erasotzailea aurkitu eta atxilotzeko.

Kasuaz arduratu diren ertzainek atzo aurkitu zuten ustezko erasotzailea Donostian, eta atxilotu egin zuten, sexu erasoa leporatuta.

Atxilotua Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku utziko dute, behin polizia eginbideak amaitu ondoren. Gizonak aurrekariak ditu genero indarkeriagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Zizur Nagusia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hamaika urteko espetxe-zigorra ezarri diote gizon bati, Zizur Nagusian hilketa saiakera batean biktima paraplegiko uzteagatik

Auzipetuak, Iruñekoa eta nahasmendu psikiko bat diagnostikatuta duenak, 3 milioi euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari. Gertakarien egunetik behin-behineko espetxealdian egon da, eta, aurrerantzean, ezingo du kaltetuarekin komunikatu ez eta harengana 200 metro baino gutxiagora hurbildu ere, 20 urtez. Gainera, espetxetik atera ostean, zaintzapean egongo da, aske, 10 urte gehiago. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X