EAEko biztanleek batez beste 83 € ordaintzen dituzte urtean botiketan; 112 € Nafarroan
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleek batez beste 83 euro ordaintzen dituzte urtean farmazia-produktuetan euren poltsikoetatik. Kopuru hori Nafarroakoa baino apalagoa da, foru erkidegoan batez beste 112 euro ordaintzen baitituzte.
Zuzeneko gastua % 51 igo da azken hamarkadan Nafarroan, eta % 15, EAEn. Hainbat faktorek dute eragina bilakaera horretan: medikamentuen prezioen igoerak (batez ere errezetarekin erosten ez direnak), kostu handiagoko produktuen kontsumoak, errezetarik gabeko produktuen kontsumo handiagoak...
Estatuan, herritarrek batez beste 109 euro ordaintzen dituzte zuzenean, pertsonako eta urteko. Gastu handiena Madrilen dute (151 €), eta txikiena, berriz, Extremaduran (73 €). Europako beste herrialde batzuei begiratuz gero, Italia eta Finlandia dira produktu farmazeutikoetan zuzeneko gastu handiena duten herrialdeak (231 eta 196 €, hurrenez hurren). Kontrara, Frantziak (55 €) eta Herbehereek (67 €) dute gasturik txikiena.
Alabaina, pazienteek zuzenean poltsikotik ordaintzen dutena botiken gastu osoaren zati txikiena da, fakturaren zati nagusiak estaldura publikoa baitu. EAEn, botiken kostu osoaren % 74 laguntzen da diruz; Nafarroan, berriz, % 68.
Kostu orokorra kontuan hartzen badugu, zuzenekoa eta diruz lagundutakoa batuta, EAE eta Nafarroa dira sendagaien kontsumoan gutxien gastatzen duten Estatuko autonomia-erkidegoetako bi. Hain zuzen ere, EAE zerrendako azken-aurreko postuan dago, urtean pertsonako 319 euro gastatzen baititu. Katalunia bakarrik dauka atzetik, 315 eurokoa gastua baitu.
Nafarroan, gastua zertxobait handiagoa da (352 €), baina Estatuko autonomia erkidegoek batez beste gastatzen dutena (383 €) baino gutxiago ordaintzen du. Galizia eta Kantabria dira pertsonako urteko gasturik handiena duten bi erkidegoak, 456 eta 450 eurokoa baita, hurrenez hurren.
Kostua handitzeko arrazoietako bat biztanleriaren zahartzea da, eta, horrekin batera, sendagaiak behar dituzten gaixotasun kronikoen gorakada. Azken 40 urteetan, 85 urtetik gorako biztanleria boskoiztu egin da EAEn. Ikerketan aurrera egiteak eta farmako berriak garatzeak horien erabilera sustatzen dute, eta, ondorioz, kostuaren igoeran euren aletxoa jartzen dute.
Aitzitik, bizimodu osasuntsuagoa izateak farmakologiaren erabilera murrizten laguntzen du. Era berean, medikamentu generikoak erabiltzeak ere lagundu egiten du, horien erabilerak "medikamentuen kostua % 40 eta % 60 artean murrizten baitu", Medikamentu Generikoen Espainiako Elkartearen (AESEG) arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, eta Alardearen auzia bideratzeko neurriak jasoko ditu
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.