EAEko gizon gazteen % 22,5ek maskulinitate tradizionalarekin bat egiten dute
Euskal Autonomia Erkidegoko gizonen % 43,2k ez dute bat egiten maskulinitate tradizionalaren ereduarekin, eta berdintasunezko ereduak jartzen dituzte praktikan. Soilik % 7k kokatu dute euren burua maskulinitatearen ikuspegi kontserbadorearekin. Gainerako % 49,8ak erdibidean daude.
Gazteenak dira (15 eta 19 urte artekoak) maskulinitate tradizionalaren estereotipoekiko joera handiagoa dutenak, zaharrenekin alderatuta. Mutil gazteen % 22,5 daude maskulinotasun hegemoniko tradizionalarekin lerrokatuta. Ekosistema digitalean geroz eta ugariagoak diren berdintasunaren aurkako narratiba misoginoen ondorio da jarrera hori.
"Maskulinitatearen kutxa Euskadin. Maskulinitatearen eraikuntza, jarrerak eta inpaktua euskal biztanlerian" azterlanak azaleratu dituen ondorioetako batzuk dira horiek. Emakundek eskatuta, Reina Sofia FAD Juventud fundazioak egin du ikerketa, eta emaitza gaur aurkeztu dute Gasteizen, Europa Jauregian antolatu duten jardunaldian.
Kontzeptu analitiko bat da "maskulinitateren kutxa" izenekoa, eta pertsonak maskulinitatearen ikuspegi tradizional eta kontserbadorearen inguruan duten hurbiltasun edo urruntasuna azaltzeko balio du. Hori da ikerlan honek bereziki neurtu duena; alegia, euskal herritarrak kutxa horretatik zenbateraino gertu edo urrun kokatzen duten euren burua.
EAEko gizonezkoen % 7 eta emakumezkoen % 2,1 "maskulinitatearen kutxaren barnean" kokatzen dira eta gizontasuna "modu larrian" goresten dute; kutxa horren "ertzean" daudela diote gizonen ia erdiek (% 49,8) eta emakumeen ia laurdenak (% 24,4): horiek ez dute bat egiten agindu tradizionalarekin, baina ez dute erabat bere egiten berdintasunezko maskulinitate eredua; eta azkenik, gizonen % 43,3k eta emakumeen % 73,6k ziurtatu dute kutxaren "kanpoan" daudela modu kontzientean.
Beste lerroburu deigarri hauek ere utzi ditu azterlanak: gizonen hamarretik bik baino gehiagok diote "benetako gizonak heterosexualak" direla, "benetako gizona ezin dela afeminatua izan" edota "sexu-harremanak izateko prostituziora jotzea normala" dela. Bestalde, euskal biztanleriaren gehiengo zabalak indarkeria matxista gaitzesten badu ere, oraindik gizonen % 14,9k eta emakumeen % 6,7k irizten diote indarkeria mota hori "asmakizun ideologiko bat" dela.
"Euskadin gizonekin eta maskulinitateekin berdintasunaren alde lan egiteko estrategiak" goiburupean antolatu du Emakundek jardunaldia, Gizonduz ekimenaren barruan. Ikerlana aurkezteaz gain, 2030 Gizonduz Estrategiaren lan-ildo nagusiak ere partekatu dira topaketan.
Imanol Pradales lehendakariak eta Miren Elgarresta Emakunderen zuzendariak ireki dute jardunaldia, eta aipatutako txostenen aurkezpenen ondoren, lantaldeak eratuko dituzte bertaratu diren 300 pertsonen artean, gaiaren inguruko gogoetak partekatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.