Ekonomia eta sexu-erasoak dira Hego Euskal Herriko haur eta nerabeen kezka nagusiak
Hego Euskal Herriko haur eta nerabeek komunean zerbait badute, horixe politikarekiko duten interes falta da. Hori ondorioztatu daiteke, behintzat, UNICEFek kaleratu berri duen barometroaren emaitzei erreparatuta.
Kontrako aldean daude, berriz, ekonomia eta haurren aurkako sexu-erasoak. Ekonomia da lau gaztetxotik baten kezka nagusia EAEn, eta % 17rena, Nafarroan. Ingurugiroaren kutsadura bigarren postuan da (% 12).
Gai zehatzen gainean galdetuta, berriz, haurren aurkako sexu-erasoengatik oso kezkatuta daude 11 eta 18 urte arteko gaztetxo gehienak (% 70), eta eskola-jazarpenagatik, munduko gose eta txirotasunagatik, terrorismoagatik eta gerrengatik daude oso arduratuta Hego Euskal Herriko haurren ia % 60.
Askoz atzerago, azken postuetan, ageri dira itxura fisikoa eta politika.
UNICEFek ondoen iritzi dieten erakundeei buruz ere galdetu die gaztetxoei, eta hor, osasun publikoa eta unibertsitateak ageri dira lehen postuetan, 8tik eta 7tik gorako puntuazioekin (0tik 10era), hurrenez hurren, EAEn; eta 8tik gora biak, Nafarroan. Alderdi politikoek ez dute gainditzeko notarik lortu, eta oso nota eskasarekin ageri dira erlijioa, sindikatuak eta Espainiako Estatuko gobernua ere, zerrendaren amaieran.
Erakundeez ez ezik, ogibideez ere galdetu diete haur eta nerabeei, eta osasun publikoaz esandakoa esanda, esperotako emaitza jaso dute barometroan: medikuei diete begirunerik handiena, ia 9 puntuko balorazioarekin. Atzetik daude poliziak, kirolariak, psikologoak eta irakasleak, gertu, 8 puntu ingururekin. Azkenak dira, ordea, politikariak eta influencerrak, gainditzen duten arren.
Estereotipoak
Genero estereotipo geroz eta gutxiago dauden arren, haurren zaintza eta etxeak garbitzea emakumeen lana dela uste dute % 15 inguruk; eta kaleko segurtasuna (% 20tik gora), ordenagailuak (% 15) eta enpresen arduradura (% 10etik gora) gizonezkoena dela pentsatzen dute askok.
Gaurkotasunaren jarraipenari dagokionez, influencerrak eta telebista dira lautik batentzat informazio iturri (% 25 inguruk egunero kontsultatzen ditu), kazetarien eta hedabide ofizialen oso gainetik (azken aukera Nafarroan).
UNICEF Espainiak egindako Haurren eta Nerabeen Iritzi Barometroa izeneko ikerketan Hego Euskal Herriko 11 eta 18 urte arteko 1.270 gaztek parte hartu zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Sarrigurenen, emaztea hiltzea eta ama larri zauritzea egotzita
Gertakariak Eguesibarrean (Nafarroa) jazo dira, arratsaldeko 19:30ak aldera.
Gaizki aparkatzeagatik jarritako isunak egiazkoak direla ziurtatu du Hendaiako Herriko Etxeak
Bidasoa eskualdeko hainbat bizilaguni isunak kobratzeko posta bidez bidalitako gutunak iruzurra zirela zabaldu zuen ostegunean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
11 urteko zigorra ezarri diote gizon bati Bizkaian, bikotekide ohiaren etxera baimen gabe sartu eta hura bortxatzeagatik
Bikotekideak izan ziren sei urtez, nahiz eta ez ziren elkarrekin bizi. 2021eko azaroan neskak amaitutzat eman zuen harremana. Gizonak, ordea, kontaktuan jarraitzeko eskatu zion, eta 2021eko azaroaren 22ko goizean emakumearen etxera sartu zen, haren baimenik gabe, eta bortxatu egin zuen.
Baskoniak ehunka zaleren babesa jasoko du Valentzian
Baskoniaren mila jarraitzaile inguru joan dira Valentziara 2026ko Errege Kopa dela eta. Eguraldia lagun, giroa ezin hobea da Baskoniako zaleen bilgunea den "Araba Etxean".
65 urtetik gorako pertsonen artean alkohol eta psikofarmakoen kontsumo handiaz ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egindako txosten batek agerian jarri duenez, EAEko gizonen ia % 40k egunero kontsumitzen dute alkohola, eta emakumeen artean gora egin du lo-eragileen eta lasaigarrien erabilerak.
8 urteko kartzela-zigorra Legorretan kontrako norabidean zihoala hiru pertsonaren heriotza eragin zuen gidariarentzat
Akusazioek eta defentsak akordioa adostu dute, eta akusatuak erruduna dela onartu du. Hori dela eta, ez da beharrezkoa epaiketarekin jarraitzea. Ostiral honetan Gipuzkoako Auzitegian egindako saioan, auzipetuak barkamena eskatu die biktimen sendiei, malko artean.
Bost pertsona atxilotu dituzte Iruñean, emakume etorkinak prostituitzera behartzeagatik
Emakumeak haien jatorrizko herrialdeetan erakartzen zituzten, “lan-kontratu erakargarriak” eskainiz; Nafarroara iritsitakoan, baina, mehatxatu egiten zieten eta prostituitzera behartzen zituzten.
Gizon batek 10 urteko semea hil du eta emaztea larri zauritu du bart Tenerifen
Guardia Zibilak tiroz hil du ustezko hiltzailea, agenteei matxete batekin mehatxatu ostean.
Aturri ibaiak gainezka egin du Baionan
Aturri ibaiak gainezka egin du ostegun honetan Baionan. Azken egunetan pilatu den euriak eta itsasgorak bat egin dutenean, goizeko zein arratsaldeko seiak bueltan, ibaia bere bidetik irten da. Goizean urak eragin dituen eragozpenak ikusita, arratsalderako Baionako Herriko Etxeak zentzuz jokatzeko eta ibai ingurura ez hurbiltzeko deia egin badu ere, azkenean ez da eragozpen nabarmenik egon.
Zabaldu dute Zumaia eta Getaria arteko errepidea, olatu handiengatik itxita egon ostean
Itsasgora izan den unean egon da itxita, Pedro denboraleak eragin dituen olatu handiengatik. Ostiral goizeko itsasgoraren garaian ere, 05:00etatik 07:00etara, 4 metro inguruko olatuek joko dutela itsas-bazterra espero da.