Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

16 urteko mutil bati arma zuri batekin eraso egin diote Donostian

agresion erasoa egia san sebastian efe
18:00 - 20:00
16 urteko mutil bati arma zuri batekin eraso egin diote Donostian
Gertaera 16:00ak aldera izan da, Donostiako Justizia Jauregiaren inguruan. Adin txikiko mutilak zauriak zituen beso batean eta bizkarrean, eta Donostia Ospitalera eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bingen Zupiria: “Kezka handia dago cannabisaren banalizazioagatik; gogoeta zabaldu beharko genuke, bere garaian heroinarekin egin bezala”

Bingen Zupiria Segurtasun sailburua Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, eta, besteak beste, cannabisaren kontsumoaz galdetu diote, azken EITB Dataren datuen harira. Azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila egiten ari den Basque Segurtasun Foroan etengabe agertzen ari da cannabisaren kontsumoaren inguruko kezka: “Udalerri guztietan atera da gaia”. Zupiriak esan duenez, kezka oso handia sumatu dute, alkate askoren aldetik, “kontsumoagatik” eta “batez ere cannabisaren kontsumoa erabat banalizatu” delako. “Egin behar dugun Segurtasun Planaren gaietako bat izan beharko du gai honek. Honi buruzko gogoeta bat zabaltzea merezi du, bere garaian heroinaren inguruan egin zen bezala”, adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X