Astelehen goiz hotz eta eguzkitsuak bide emango dio egun sorta hodeitsu eta haizetsuari
Astelehen goizalde hotzarekin hasiko da astea, eta izotza egingo du, batez ere barnealdean. Goizean goizetik, giro eguzkitsua izango dugu, baina baliteke barnealdean zertxobait kostatzea behe-lainoari altxatzea.
Hala ere, arratsaldean zerua estaliz joango da hegoaldetik sartuko diren lainoekin, eta euria egin lezake han-hemenka.
Kostaldean, zeruak irekiago mantenduko dira, eta egunean zehar indarra hartzen joango den hego-ekialdeko haizeak tenperaturak igoaraziko ditu eta maximoak 15 ºC-ra iritsiko dira.
Asteartea grisagoa eta epelagoa izango da, zerua hodeitsu egongo da eta erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira. Baliteke tarteka zaparradak botatzea, bereziki lurraldearen ekialdean.
Hego-ekialdeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin goizaldean eta lehen eta azken orduetan.
Tenperatura minimoak nabarmen igoko dira eta maximoak apur bat igoko dira isurialde atlantikoan. Isurialde mediterraneoan, aldiz, ez da aldaketarik izango, eta zertxobait jaitsi daitezke.
Asteazkenetik aurrera, zerua hodeitsu egongo da eta zaparradak bota ditzake. Haizea izango da asteko protagonistetako bat, hego-ekialdetik gogor joko baitu, bolada oso gogorrekin. Tenperaturak epel mantenduko dira.