Hiru hilabeteko epea izango dute erkidegoek adingabe migratzaileen banaketarako irizpideak negoziatzeko
Adingabe migratzaileen banaketarako irizpide berriak jaso zituen atzo Espainiako Gobernuak, Ministroen Kontseiluak onartutako errege-dekretu batean. Orain, erkidegoek hiru hilabeteko epea dute, ekainaren 20ra arte, Nerabeen Arloko Konferentzia Sektorialera euren ekarpenak igortzeko. Adostasunik ez balego, errege-dekretua bere horretan emango du ontzat Konferentziak.
Gaur publikatu da araua Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta bihartik indarrean egongo da. Atzerritarren Legearen 35. artikuluaren erreforma bat da atzo onartu zena, eta horren arabera banatuko dira Kanarietan dauden adin txikiko migratzaileak autonomia erkidegoen artean. Nolanahi ere, Kongresuak eman beharko dio behin betiko oniritzia dekretuari.
Irizpide berrien arabera, EAEk 90 adingabe inguru jasoko lituzke, eta Nafarroak, 160. Bi aste eman dizkie Espainiako Gobernuak erkidegoei, migratzaile gazteak hartzeko dituzten baliabideen berri zehatz-mehatz eman dezaten.
15 orriko dokumentuan daude jasota irizpideak, besteak beste, biztanleriaren, per capita errentaren, langabezia tasaren edota erkidegoen baliabideen araberakoak. Victor Torres Lurralde Politika eta Memoria Demokratikorako ministroak ziurtatu zuen dokumentua moldatzeko aukera zabalik dagoela eta horretarako eskumena Nerabeen Arloko Konferentzia Sektorialak duela.
Bere aldetik, Eusko Jaurlaritzak positibotzat jo zuen adin txikiko migratzaileen banaketarako PSOEk eta Juntsek itxitako akordioa, Euskadi "iparraldeko muga" dela jasotzea falta nabaritu duen arren.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek presioa egin dio Irani, Teheran eta Oman Ormuzeko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari diren bitartean
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten; bitartean, AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek Teheranen aurkako eraso berriekin mehatxatu du, akordiorik lortzen ez bada.
Gutxienez bi kilometroko auto-ilarak Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan, bi ibilgailuk talka eginda
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita daude.
Karabelen etorrera masiboak Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatzera behartu du
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, karabela portugaldarraren ziztada bat jasan duen pertsona bat eraman behar izan dute anbulantzian.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da eta programazioaren zati handi bat kolokan dago, greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek Andre Maria Zuriari egindako lore-eskaintza eta aurreskua izango dira asteazken honetan Gasteizko jaietako ekitaldi sinbolikoenak. Ikuskizunen eta ekitaldien sektorearen greba deituta dago gaur, eta hainbat kontzertu eta jarduera zalantzan daude.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.